Mária Bartuszová

eskultore txekoslovakiarra

Mária Bartuszová (Praga 1936; Košice 1996) eslovakiar eskultorea izan zen, igeltsu zuriz egindako eskultura abstraktuengatik ezaguna. [1] Bere lana Centre Pompidou, Bratislavako Galeria Eslovakiar Nazionalean eta Londresko Tateko bildumetan dago. Bere lan bat 2022ko Veneziako Arte Bienaleko aukeraketa ofizialaren parte izan zen, [2] eta Tate-k erakusketa monografiko bat eskaini zion 2023an [3]

Mária Bartuszová
Bizitza
JaiotzaPraga1936ko apirilaren 24a
Herrialdea Txekoslovakia  (1936ko apirilaren 24a -  1992ko abenduaren 31)
 Txekia  (1993ko urtarrilaren 1a -  1996ko abenduaren 22a)
 Eslovakia  (1993ko urtarrilaren 1a -  1996ko abenduaren 22a)
HeriotzaKošice1996ko abenduaren 22a (60 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeslovakiera
txekiera
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta zeramikaria
Lantokia(k)Txekoslovakia
Jasotako sariak

Biografia aldatu

1951 eta 1955 bitartean Pragako Arte Aplikatuen Goi Eskolan ikasi zuen. Pragako Arte, Arkitektura eta Diseinu Akademian jarraitu zituen ikasketak 1961era arte.[4] Lizentziatu ondoren, Košicen (Eslovakian) kokatu zen bere senarrarekin, Juraj Bartusz eskultorearekin. [5]

1966an Bartuszová Brnoko Arteen Etxeko Gazteen Erakusketan sartu zuten. [6] Konkretuzaleen Klub deitzen zen talde batean( Klub koncretistů ), arte konkretuaren alde lan egin zuen kidea izan zen. [7] [8] Bere bizitzan zehar erakusketak egin zituen batez ere Eslovakian eta Txekiar Errepublikan. [6]

Bartuszová 1996ko abenduaren 22an hil zen Košicen. [9] Hil ondoren nazioarteko proiekzioa lortu zuen bere lanak.

Bibliografia aldatu

  • Bažantová, Viera – Kvasnička, Marián. Mária Bartuszová. Trenčín: M. A. Bazovský Gallery, 1983
  • Beskid, Vladimír. Mária Bartuszová - Cesta k organickej plastike / The Path to Organic Sculpture (1962-1966): Bratislava: Slovak National Gallery, 2005. ISBN 8080590990.
  • Dziewańska, Marta (ed.). Provisional Forms. Warszaw: Museum of Modern Art in Warszaw, 2015. ISBN 9788364177262
  • Garlatyová, Gabriela. Lives of the Artists: Maria Bartuszová. In. Tate Etc., Issue 40 — Summer 2017, Publisher Tate Gallery, London.
  • Mária Bartuszová - Sculpture Works 1:1962/1987: exhibition catalogue: Exhibition Hall ZSVU Košice - January 1987. Košice: ZSVU, 1988. 63 s.
  • Bingham Juliet (ed.). Maria Bartuszová. London : Tate Publishing, 2022. Hardcover, 192 p. ISBN 9781849766777

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Mária Bartuszová» artikulutik itzulia izan da, 2023-04-17 data duen 31560055 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-04-17 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak aldatu