Lycoperdon lividum Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ale gazteak jan daitezke. Besteak beste, bere urritasunagatik sukaldaritzarako interesik gabea.

Lycoperdon lividum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLycoperdon
Espeziea Lycoperdon lividum
Pers., 1809

Sinonimoak: Lycoperdon cervinum, Lycoperdon spadiceum, Lycoperdon cookey.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 1,2 - 2,7 cm-ko diametrokoa, eta 1,2 - 3,5 cm-ko altuerakoa, udare formakoa, lurretik ateratzean sustraitxo mordoxkatxo bat ikusten da oinarrian. Exoperidioa garatxoz apaindura dago, eta ez eztenez. Zahartzean goialdean ireki egiten da, eta hortik ateratzen dira esporak.

Gleba: Hasieran zuria, gero marroia, kapilizio hauskor batekin.

Subgleba: Zati antzua dena, albeolatua da oin txiki batekin oinarrian eta glebatik bereizia, haien artean benetako diafragma bat egon gabe.[2]

Etimologia: Lycoperdon terminoa grezierazko "lupa de lupo" hitzetatik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Lividum epitetoa latinetik dator, "lividus" hitzetik, ubel, morexka, urdin, esan nahi du

Jangarritasuna aldatu

Ale gazteak jan daitezke, baina helduak ez dira jangarriak.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Espezie hau nahastezina da exoperidioan harea duelako.

Sasoia eta lekua aldatu

Espezie nahiko arraroa, udan eta udazkenean sortzen da Atlantikoko kostaldeko dunetan.

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Uzbekistan, Nepal, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 406 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 512 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak aldatu