Luzio Emilio Mamerko (latinez Lucius Aemilius Mamercus), erromatar kontsula izan zen hiru alditan. Lehen aldian, K.a. 484an, Zeson Fabio Vibulanorekin, bigarrenean, K.a. 478an, Gaio Servilio Estrukto Ahalarekin, eta, hirugarren eta azkenean, K.a. 473an, Vopisko Julio Iulorekin.

Luzio Emilio Mamerko
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

2. Erromako kontsula



1. Erromako kontsula



3. Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. VI. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. V. mendea ( urte)
Familia
AitaMamercus Aemilius
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
LeinuaAemilii Mamercini (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Emilia Gensa aldatu

Emilia gensa, jatorrian AIMILIA idatzia, Erromako leinurik antzinakoenetako bat da. Bere jatorria, Numa Ponpilio erregearen garaian aurki daiteke, eta, esaten denez, Mamerkoren ondorengoa izan zen, Emilio izena, bere hitzegiteko modu konbentzitzaileagatik. Mamerko hau, batzuk, Pitagorasen semea bezala irudikatzen dute, eta, beste batzuk, Numa Ponpilioren seme bezala, hirugarren bertsio batek, bere jatorria, Askaniogan ikusten duelarik, Eneas heroi mitikoaren semean, nork bi seme izan zituen: Aemylos eta Julio.

Nahiko argi dago Emiliotarrak sabinar jatorrikoak zirela, eta Festusek, Mamerkus izena, oskoeratik eratortzen du, hizkuntza horretan Mamers dena eta Marte esan nahi duena. Sabinarrek, oskoera hitz egiten zuten. Ordutik, Emilia familia, suposatzen denez, Erromara, Numa Ponpilio erregearen erregealdian iritsi zen.

Lehen kontsulaldia aldatu

Kontsul kargura iritsi zen Emilia genseko lehen kidea, Luzio Emilio Mamerko izan zen, K.a. 484an. Bere lehen kontsulaldian, Tito Livioren arabera, volskoak eta ekuoak garaitu zituen, baina, Dionisio Halikarnasokoak kontatzen duenaren arabera, volskoen hiriburua zen Anzioren aurrean garaitu egin zuten, eta Mamerko, ondorioz, hirira joateaz lotsatu zen hauteskundeak ospatzeko.

Bigarren kontsulaldia aldatu

Bigarren aldiz, K.a. 478an lortu zuen kontsul kargua, Gaio Servilio Estrukto Ahala kide zuela, eta, elkarrekin, Veiitarrak garaitu zituzten hauen herriaren hormetan, berebiziko sarraskia eginez. Beranduago, veiitarrekin adostasun batetara iritsi zen, baina senatuak, adostasun hau, veiitarrentzat mesedegarriegitzat jo zuen, eta, ondorioz, Mamerko, erromatar garaipenik jaso gabe utzi zuen.

Hirugarren kontsulaldia aldatu

Hirugarren eta azken aldiz, K.a. 473an lortu zuen kontsul kargua, oraingo honetan Vopisko Julio Iulorekin. Dionisio Halikarnasokoak kontatzen duenetik, K.a. 470ean nekazaritzari buruzko legearen alde egiten duela ezagutzen da, Senatuari, honek zortzi urte lehenago erromatar garaipena eman ez ziolako zion sumin eta gorrotoagatik.


Aurrekoa
Servio Kornelio Maluginense eta Kinto Fabio Vibulano
Erromatar kontsula Zeson Fabio Vibulanorekin
K.a. 484
Ondorengoa
Marko Fabio Vibulano eta Luzio Valerio Potito


Aurrekoa
Zeson Fabio Vibulano eta Tito Verginio Trikosta
Erromatar kontsula Gaio Servilio Estrukto Ahala
K.a. 478
Ondorengoa
Gaio Horazio Pulvilo eta Tito Menenio Lanato


Aurrekoa
Luzio Furio Medulino eta Aulo Manlio Voluso
Erromatar kontsula Vopisko Julio Iulorekin
K.a. 473
Ondorengoa
Luzio Pinario Mamertzino eta Publio Furio Medulino