Lur zabaletan
Lur zabaletan, Aingeru Epaltzak (Iruñea 1960) idatzitako eta Asisko Urmenetak (Iruñea 1965) ilustratutako Euskal Haur eta Gazte Literaturako abentura liburua da. [1]
Lur zabaletan | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Aingeru Epaltza |
Argitaratze-data | 2008 |
Generoa | Haur eta Gazte Literatura eleberria |
Jatorrizko izenburua | Lur zabaletan |
Argitaletxea | Pamiela |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 177 |
Formatua | Liburua |
ISBN | 84-7681-199-3 |
Argumentua
aldatuIstorio honetan, Pello eta bere lagun Mixel eta Pettiri izeneko euskaldunen abenturak eta Ipar Ameriketara egiten duten bidaia kontatzen zaizkigu.
Kontakizuna bi zatitan banatzen da: lehenengo zatian, "Bidaiariak" izenburupean, Pellok eta bere bi lagunek Euskal Herritik Kaliforniarainoko bidaian bizitako gertaerak kontatzen ditu narratzaileak; gau batean lapur batekin bizitako gorabeherak; itsasontzia hondoratu zitzaienekoa; New Orleanseko bi esklabori ihes egiten lagundu zietenekoa eta gutxigatik urkatuak izan ez zireneko eguna, besteak beste.
Bigarren zatian, "Erromesa" izenekoa, Ipar Ameriketako oihanean dauden momentutik aurrera Pello eta bere bi lagunen gorabeherak azaltzen dira. Une zehatz batean, norbanakoak bere bideari heldu behar diolarik: Pettiri, San Frantziskoko bere senideekin okin lanetan geratuko da; Mixelek San Frantziskoko okinen alabarekin maitemindu eta hara itzultzeko erabakia hartuko du eta Pello, Txeieneen indiar tribuko kide izaten saiatuko da. Hori guztia, "Makurra" etsai gaiztoa beti altzoan izango dutelarik.[2]
Pertsonaiak
aldatuProtagonista eta pertsonaia nagusiak
aldatu- Pello (protagonista): gerra ostean bizitutako pobreziaren ondorioz bere bizilekua (Nafarroako mendialdea) utzi eta Kaliforniarako bidea hartzen du, etorkizun hobeago baten bila. Lagunen babesa galdu eta bakarrik geratzen den horretan, protagonista nagusia helduaroko bidean jartzen da.
- Mixel: Pellorekin batera ekiten dio bidaiari nerabe lapurtarrak. Pellok bezala, gibelean uzten du etxean pairatzen ari diren egoera garratza eta Ameriketara joateko erabakia hartzen du. San Frantziskon, bere laguna Pettiriren lehengusina Xaxirekin maitemindu eta denbora baten ondoren, honekin elkartuko da. Pello eta Mixelen bideak betirako bereizten dira.
- Pettiri: "Sainte Cathérine" itsasontzian ezagutuko dute elkar hiru lagunek. Pettiri, bere San Frantziskoko senideekin biltzera doan gazte zuberotarra da, Ligikoa. Familiarekin San Frantziskon geratzen denean bereizten da bere bi lagunengandik, nahiz eta aurrerago Mixelekin berriro elkartuko den.
Antagonista
aldatu- "Makurra": Jexux du berezko izena, baina "Makurra" deitzen diote herrikoek, oso fama gaiztoa baitu; Pelloren herrikidea da. Begi gorriak ditu eta Pello baino hiru-lau urte zaharragoa da. Soldadu ibilia zen azken gerran eta harrezkero, orbain nabarmen bat du bere aurpegiko eskuin aldean. Bide-lapurra da ofizioz eta hiru protagonisten bidaia zapuzten saiatuko da behin bain gehiagotan.
Bestelako pertsonaiak
aldatu- Joanes marinela: Sainte Cathérine itsasontzian ezagutuko duten marinel donibandarra[3].
- Jim eta Anne: Martinet Hotelean ezagutuko duten esklabo parea. Hiru protagonistek beren ihesaldian lagunduko dituzte.
- Xaxi: Pettiriren San Frantziskoko lehengusina. Mixelekin maiteminduko dena.
- Joanes Indart: Pettiriren osabaren laguna, jaiotzaz Nafarroa Behereakoa. San Frantziskon Pello eta Mixeli artzain lana emango diena.
- Vitorio: Joanes Indarten agindupean dagoen indiarra. Pellorekin harreman estua sortuko duena.
- "Lixto": Pellok, Joanes Indarten agindupean dagoela ezagutuko duen txakurra; lagun leiala izango du.
- "Arrano zuria": Txeieneen tribuko buruzagia.
- "Irri Ari Den Errekaska": Arrano Zuriaren alaba, Pellorekin maiteminduko dena.
Ilustrazioak
aldatuLauzpa-bost orrialdeko erritmoa mantentzen duten bineta soilak dira. Denak txuri-beltzak dira eta komikiaren antza dute, espresibitate handikoak izanik. Nabarmena da Asisko Urmenetaren kutsua, izan ere, komikitik heldu zion ilustratzaile honek Haur eta Gazte Literaturari.
Aipatutako erritmo hori, ilustrazio bertikalak txertatuaz apurtzen da, edota testuaren formatua irudiaren formara egokituz.
Egitura
aldatuLehenengo atala, luzera antzekoa duten XIV kapituluz osatuta dago. Denek egitura bera jarraitzen dute: protagonistak zelai zabaletan jasaten duen egora larriaren berri ematen digu hirugarren pertsonako narratzaile batek, lehenaldian. Hori dena, kapitulu bakoitzeko lehen 2-3 paragrafoetan. Gainontzekoetan aldiz, Pelloren pentsamenduak agertzen zaizkigu, lehenaldian; bere lagunekin bizi izandako abenturen berri ematen zaigularik. Beraz, flashback etengabeez baliatuz, Pelloren momentuko eta iraganeko egoeren berri ematen zaigu. Honela, irakurleak pertsonaia Ameriketako zelai zabaletara noiz, nola eta zergatik iristen den ulertzen duelarik. Bi plano horiek, lehenengo atalaren amaieran bat egin eta bigarren zatiari ematen diote hasiera.
Bigarrren atala, luzera desberdinetako XIII kapituluz osatuta dago. Kontaketa, oraingo honetan, lineala da; hirugarren pertsonako narratzaile batek, Pello eta bere lagunen gertakariak denboran kronologikoki gertatu bezala kontatzen dizkigu.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Galtzagorri Elkartea. .
- ↑ Pepetoko mozoloak. .
- ↑ Toponimia: Donibane Lohizune (Lapurdiko Itsas Hegia (-a))
- ↑ Egaña, Ibon. (2011). «Lur zabaletan (1994)» Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia: 135-142..