Binakako Euskal Pentatloi Saria
Binakako Euskal Pentatloi Saria herri kirol proba konbinatua da, bikoteka jokatu eta bost ariketaz osatzen dena. Euskal Pentatloi Saria 2018an berriz abiatu zenean izandako arrakasta ikusita 2020an hasi zen antolatzen Binakako Pentatloi Saria.
Binakako Euskal Pentatloi Saria | |
---|---|
Antolatzailea | Gari Etxeberria |
Sorrera | 2020 |
Eremua | ![]() |
Tokia | Tolosako zezen plaza |
Lana | bost herri kirol: |
Errekorra | 39:44 (2022) |
Garaipen gehien | "Izeta VI.a" (3) |
Txapelduna | Gizonezkoak: Gabirondo-Telleria (2023) Emakumezkoak: Arruti-Arbelaitz (2023) |
Lanak Aldatu
Gizonezkoak Aldatu
Honako bost lan hauek burutu beharko dituzte:[1]
- 40 aldiz 100 kiloko bola jaso.
- Giza proban lau plaza osatu, 400 kiloko harriarekin.
- Kanaerdiko lau enbor moztu.
- 50na kiloko txingekin zortzi plaza osatu.
- 4 kilometroko korrika saioa.
Emakumezkoak Aldatu
2021ean jokatu zen lehenengo ekitaldia eta hau izan zen egin beharreko lana:[2]
- 20 aldiz 62`5 kiloko bola jaso.
- Giza proban bi plaza osatu, 250 kiloko harriarekin.
- 45 ontzako bi enbor moztu.
- 35na kiloko txingekin sei plaza osatu. (2021eko lehen edizioan hogeita bost kiloko txingekin jokatu zen sariketa; baina, 2022. urtetik aitzina 35ekoak erabiltzen dituzte).
- 2 kilometroko korrika-saioa
* OHARRA: 2021eko lehen edizioan hogeita bost kiloko txingekin jokatu zen sariketa; baina, 2022. urtetik aitzina 35ekoak erabiltzen dituzte.
Historia Aldatu
2020: Lehen ekitaldia Aldatu
2020ko uztailaren 31n jokatu zen Tolosako zezen plazan aurrenekoz. Zazpi bikotek hartu zuten parte eta Arria V.a eta Izeta VI.a izan ziren txapeldunak. Hona hemen sailkapena[3]:
- Xabier Orbegozo "Arria V.a" eta Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a", 40:58
- Kepa Peñagarikano eta Joxean Olaskoaga "Aizperro", 41:53
- Xabier Zaldua eta Jon Gisasola "Zelai V.a", 43:22
- Julen Kañamares eta Xabier Urrutia, 49:42
- Beñat Amade eta Osman Drame, 50:25
- Jokin Eizmendi eta Jagoba Otaegi, 54:07
- Iñaki Errazkin eta Aratz Mugertza, ez zuten amaitu
2021: Gizonezkoak eta emakumezkoak Aldatu
Arrakasta ikusita 2021ean berriz jokatu zen Binakako txapelketa Tolosan. Gizonezkoen pentatloiaz gai emakumezkoena ere jokatu zen. Gizonezkoetan sei bikotek hartu zuten parte eta emakumezkoetan hiru izan behar baziren ere azkenean bi baino ez ziren aurkeztu[4].
Gizonezkoak:
- Jexux Mari Iruretagoiena "Izeta III.a" eta Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a", 40:24
- Ioritz Gisasola "Zelai IV.a" eta Jon Gisasola "Zelai V.a", 43:05
- Jon Unanue "Goenatxo III".a eta Mikel Larrañaga, 44:04
- Iñaki Errazkin eta Aratz Mugertza, 44:56
- Aritz Irazabal eta Beñat Amade, 45:31
- Kepa Peñagarikano eta Gorka Etxeberria, 49:32
Emakumezkoak:[5]
- Lucia Orbe eta Garazi Arruti, 29:45
- Karmele Gisasola "Zelai III.a" eta Uxue Ansorregi, 31:26
2022: Lau bikote baino ez gizonezkoetan Aldatu
2022ko ekainaren 12an jokatu zen gizonezkoen hirugarren ekitaldia eta ekainaren 18an emakumezkoen bigarrena.
Gizonezkoetan Iñaki Errazkin zen Jagoba Otaegirekin jokatzekoa, baina min hartu zuen eta azken unean Xabier Zalduak hartu zuen haren lekua, lesionatu egin baitzen. Gizonezkoen saioak espero baino ikusle gutxiago erakarri zituen[6]
- Gorka Etxeberria eta Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a", 39:44
- Joseba Otaegi eta Xabier Zaldua, 42:47
- Beñat Amade eta Aritz Irazabal, 43:23
- Aratz Mugertza eta Julen Kañamares, 46:40
Emakumezkoetan Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz erraz nagusitu ziren. Hiru bikoteek aurreko urteko denborak nabarmen hobetu zituzten, bero handiko eguna izan bazen ere. Hona hemen emaitzak:[7]
- Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz, 24:00
- Garazi Arruti eta Lucia Orbe, 26:52
- Karmele Gisasola "Zelai III.a" eta Uxue Ansorregi, 27:39
Palmaresa Aldatu
Gizonezkoak Aldatu
- Irabazleak:
Urtea | Txapeldunak | Bigarrenak | Hirugarrenak | Irabazleen denbora |
---|---|---|---|---|
2020 | "Arria V.a" "Izeta VI.a" |
Kepa Peñagarikano "Aizperro" |
Xabier Zaldua "Zelai V.a" |
40'58" |
2021 | "Izeta III.a" "Izeta VI.a" |
"Zelai IV.a" "Zelai V.a" |
"Goenatxo III.a" Mikel Larrañaga |
40'24" |
2022 | "Izeta VI.a" Gorka Etxeberria |
Xabier Zaldua Joseba Otaegi |
Beñat Amade Aritz Irazabal |
39'44" |
2023 | Julen Gabirondo Beñat Telleria |
"Izeta VI.a" Xabat Olaizola |
Beñat Amade Aritz Irazabal |
36'15" |
- Garaipenak:
Herri kirolaria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
"Izeta VI.a" | 3 | 2020, 2021, 2022 |
"Arria V.a" | 1 | 2020 |
"Izeta III.a" | 1 | 2021 |
Gorka Etxeberria | 1 | 2022 |
Julen Gabirondo | 1 | 2023 |
Beñat Telleria | 1 | 2023 |
Emakumezkoak Aldatu
- Irabazleak:
Urtea | Txapeldunak | Bigarrenak | Hirugarrenak | Irabazleen denbora |
---|---|---|---|---|
2021 | Lucia Orbe Garazi Arruti |
"Zelai III.a" Uxue Ansorregi |
Bi bikote bakarrik aritu ziren. | 29'45" |
2022 | Nerea Arruti Amalur Arbelaitz |
Lucia Orbe Garazi Arruti |
"Zelai III.a" Uxue Ansorregi |
24'01" |
2023 | Nerea Arruti Amalur Arbelaitz |
Lur Errekondo Oihana Fernandez de Barrena |
Lucia Orbe Julia Martinez |
23'24" |
- Garaipenak:
Herri kirolaria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Nerea Arruti | 2 | 2022, 2023 |
Amalur Arbelaitz | 2 | 2022, 2023 |
Lucia Orbe | 1 | 2021 |
Garazi Arruti | 1 | 2021 |
Erreferentziak Aldatu
- ↑ «Eskualdeko zortzi lagunek jokatuko dute bihar Binakako Euskal Pentatloiaren finala» Urola Kostako Hitza 2021-06-18 (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
- ↑ barren.eus. «Ansorregi eta Gisasola baino gehiago izan dira Orbe eta Arruti emakume» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
- ↑ «Izeta VI.a eta Arria V.a txapeldun Binakako Euskal Pentatloian - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-02).
- ↑ «Izeta osaba-ilobek jantzi dute txapela - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
- ↑ Eus, Ehkirola. Izetatarrek eta Arruti-Orbek irabazi dute euskal pentatloia | EHK. (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
- ↑ Arin, Nagore. «Izeta VI.a eta Etxeberria nagusitu dira Binakako III. Euskal Pentatloian» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).
- ↑ «Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz nagusitu dira emakumezkoen Binakako Euskal Pentatloian» EITB 2022-06-18 (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).