Bera Bera eskubaloia
Akaba Bera Bera Donostiako eskubaloi taldea da, Bera Bera Rugby Taldearen emakumezko eskubaloi saila dena. Azken urteetan Espainiako Ligako talde indartsuena da, 5 Liga eta 5 kopa irabaziz.
Akaba Bera Bera | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1983 (Kluba) 1989 (Saila) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Areto | Bidebieta kiroldegia (Donostia) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Edukiera | ikusle | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Espainiako liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2019-20 | 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea Webgune ofiziala |
HistoriaAldatu
Bera Bera eskubaloi saila klubeko arrakastasuena da. 1999 urtetik Akaba Bera Bera izena du, bere babesle Akaba altzairu egilea baita.
Akaba Bera Bera antzinako Corteblanco Bidebieta taldeko luzadura da. Bidebieta auzoko taldea, 1989an ABF Ligako Ohorezko Mailara igo zen eta hor dirau. 1998an Corteblanco Bidebieta Bera Bera Rugby Taldeko estrukturan sartu zen dirua lortzeko eta izenaz aldatu zuen.
Kirol ibilbideari dagokionez aurreneko emaitza onak Kopan izan zituen, 2006 eta 2009 arteko final guztiak jokatu baitzituen, bi irabazi eta bi galduz. 2012-13an aurreneko Liga irabazi zuen eta beste hiru etorri ziren jarraian. Txapeldunen Ligan ere joaktu du baina ez du emaitza handirik lortu. 2016-17 denboraldian ezin izan zuen Liga irabazi baina 2017-18an berriz eskuratu zuen Atlético Guardés-ekin lehia estua izan ondoren, puntutan berdinduta gelditu baitziren.
2019-2020 denboraldian 16. jardunaldi jokaturik zeudela liga bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Une horretan Bera Bera sailkapen buruan zen 4 puntoren aldearekin eta txapeldun izendatua izan zen.
UniformeaAldatu
EtxekoaAldatu
|
|
|
|
|
KanpokoaAldatu
|
|
|
|
PalmaresaAldatu
- Espainiako liga (5): 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2017-18
- Erreginaren Kopa (6): 2007, 2009, 2013, 2014, 2016, 2019
- Espainiako Superkopa (7): 2007-08, 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2016-17, 2018-19
- Euskadiko Kopa (8): 2009, 2011, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019.
Azken denboraldiakAldatu
Denboraldia | Maila | Postua | Erreginaren Kopa |
---|---|---|---|
2005-06 | Ohorezko maila | 5.a | 2.a |
2006-07 | Ohorezko maila | 5.a | 1.a |
2007-08 | Ohorezko maila | 5.a | 2.a |
2008-09 | Ohorezko maila | 4.a | 1.a |
2009-10 | Ohorezko maila | 6.a | - |
2010-11 | Ohorezko maila | 5.a | - |
2011-12 | Ohorezko maila | 2.a | 2.a |
2012-13 | Ohorezko maila | 1.a | 1.a |
2013-14 | Ohorezko maila | 1.a | 1.a |
2014-15 | Ohorezko maila | 1.a | 2.a |
2015-16 | Ohorezko maila | 1.a | 1.a |
2016-17 | Ohorezko maila | 2.a | 2.a |
2017-18 | Ohorezko maila | 1.a | 2.a |
2018-19 | Ohorezko maila | 2.a | 1.a |
2019-20 | Ohorezko maila | 1.a | final 1/4 |