Lucio Muñoz

margolari espainiarra

Lucio Muñoz Martínez (Madril, 1929ko abenduaren 27a - Madril, 1998ko maiatzaren 24a) espainiar margolari bat izan zen. Madrilgo San Fernando eskolan ikasi zuen. Ikasketak amaitu zituenean madrildar errealistekin izan zuen harremana, Antonio López, López Hernández anaiak eta emazte izango zuen Amalia Aviarekin. 1956an Frantziako gobernuak beka bat eman zion eta Art Autre higikundea eta Tàpiesen eta Dubuffeten lana ezagutu ahal izan zituen. 1950eko hamarraldian Muñozen lana informalismoaren baitakoa zen, baina Espainiara itzuli zenean abstrakziorantz egin zuen. Ondoren, era guztietako materialak erabiltzen hasi zen Muñoz, paper erreak, zura, etab.

Lucio Muñoz

Bizitza
JaiotzaMadril1929ko abenduaren 27a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1998ko maiatzaren 24a (68 urte)
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
MugimenduaInformalism (en) Itzuli
Izengoitia(k)Munoz, Lucio

Euskarria garrantzi handikoa izan zen Muñozen lanean, izan ere, gainean zuloak, urradurak, eta abar egiten baitzituen. Bere lanak, bestalde, koloretsuak dira, nahiz eta beltza den nagusi. Grabatuak ere egin zituen. Muñozen lanak New Yorkeko Guggenheim Museoan edora Arte Modernokoan ikus daitezke. 1962an Oñatiko Arantzazuko basilikako absidea egin zuen. 1983an Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Madrilgo Sofia Erregina Museoak Muñozen atzera begirako erakusketa bat antolatu zuen 1989an.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucio Muñoz