Muiredacheko gurutzea
Muiredacheko gurutzea, Irlandako Loutheko konderrian dagoen Monasterboicen dagoen 5.5 metroko altuera duen zelta gurutze handi bat da.
Gurutze hau, Irlandako garrantzitsuena bezala hartzen da. Muiredach izena eman zitzaion, X. mendeko abade baten omenez.
Gurutzea, barra-barra apaindua dago, apaintzen duten irudiak, honako hauek direlarik:
Ekialdeko aurpegia
aldatuBehetik gora: Jatorrizko pekatua (Adanen erorketa), Kain Abel hiltzen, David eta Goliat, Moises, harkaitz bat kolpatzean, bertatik ura irtenarazten eta Errege Magoak Jesus gurtzen.
Gurutzearen erdian, azken epaiaren irudikapena dago, non, Jesus, bere epaiaren zain dauden arimez inguraturik, eta, bere eskuinean, deabrua, zigortuen zain ikus daitekeen.
Gurutzea, goialdean, San Antonio eta San Pauloren basamortuko elkarketarekin amaitzen da.
Mendebaldeko aurpegia
aldatuAurpegi honetan, honako eskena hauek ikus daitezke, behetik gora zerrendatuak: Jesusen harrapatzea, Santo Tomasen zalantza, Jesus, San Petriri, zeruko ateen giltza ematen.
Erdian: Gurutziltzatzea eta Moises Aaron Hurrekin otoitz egiten.
Gurutzea, alde honetatik, goialdean, Eliza baten eskenarekin amaitzen da.