Louis Paul Cailletet
Louis-Paul Cailletet (Châtillon-sur-Seine, 1832ko irailaren 21a – Paris, 1913ko urtarrilaren 5a) fisikari eta asmatzaile frantsesa izan zen.
Louis Paul Cailletet | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Châtillon-sur-Seine, 1832ko irailaren 21a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Paris, 1913ko urtarrilaren 5a (80 urte) | ||
Hobiratze lekua | Q110481926 | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École nationale supérieure des mines de Paris (1854 - 1855) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria, ironmaster (en) , kimikaria, industrialaria, asmatzailea, bildumagilea eta editore-laguntzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Henri Étienne Sainte-Claire Deville (en) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Aéro-Club de France Société d'encouragement pour l'industrie nationale (en) Société Française de Physique (en) La Nature (en) Académie des Sciences, Arts et Belles-Lettres de Dijon (en) | ||
Châtillon-sur-Seinen eta Parisen ikasketak egin ondoren, Parisko Goi-mailako Mina Eskola Nazionalean sartu zen. Ikerketei jarraiki, bere aitarekin ere lanean hasi zen, honek bi errementeria baitzituen. Ikerketa hauek guztiak Châtillon-sur-Seinen zuen laborategian egiten zituen.
Ikerketa hauetan zebilela, gasen munduak erakarri zuen, eta eremu honetan egin zituen ekarpen handienak. 1877an, nitrogeno dioxidoaren urtze prozesua aurrera eraman zuen. Urte honetan bertan, oxigenoa eta hidrogenoa atmosferan urtzen, aire likidoa sortuaz. Kasu honetan, oxigenoa urtzeko, Raoul Pictetek erabili zuenaren prozesu desberdina erabili zuen.
Honez gain, burdinaren propietate kimiko eta fisikoak aztertu zituen.
Bere lorpenen artean, ondorengo hau dago: Eiffel dorrean manometro bat ipini zuen, erortzen ari diren gorputzen airearen erresistentzia ikertzeko. Baita ere, hainbat gailu aztertu zituen, horra hor, kamera automatikoak, altimetroa eta airearen laginen biltzaileak, atmosfera ikertzeko.
Lan hauek guztiak sarituak izan ziren, 1878an Davy domina eman baitzioten eta Frantziako Zientzia Akademiako kide izendatu baitzuten 1884ean.
Cailleteten aurkikuntzak hotzaren industria modernoaren eta presio handien inguruko teorien aitzindaritzat hartzen dira. Aurkikuntza hauen aplikazio zuzentzat, elikagaien kontserbazioa, organoen kontserbazioa, erregaien biltegiratzea eta espazio-ontziak azpimarratu behar dira.
Ikus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Paul Cailletet |