Lothar ekaitza[1] edo zikloia 1999ko abenduaren 25ean Ozeano Atlantikoan sortu eta mendebaldeko Europan kalte material handiak eta 110 hildako[2] eragin zituen behe presio gune indartsua izan zen. 200 Km/h-ko haize-boladak eragin zituen.

Lothar
Lothar ekaitzaren kokapena L hizkiaren bidez.
Data
Sortua: 1999ko abenduaren 25a
Uxatua: 1999ko abenduaren 27a
Haize boladarik indartsuena: 272 km/h
(Alemania)
Presiorik baxuena: 962,0mb
Kalteturiko herrialdeak
Espainia Euskal Herria Frantzia
Alemania Suitza Belgika
Herbehereak Liechtenstein
Kalteak
Hildakoak: 110

Eragina Euskal Herrian aldatu

Lothar ekaitzak 150 kilometro orduko haizea eragin zuen Euskal Herriko gune altuetan, horrez gain, Ametzolako auzo berriaren eraikuntza garabi bat, behera erori eta bi pertsona hil zituen[3]. Barakaldon beste pertsona bat hil zen.

Bilboko portuan sartzeko itxaroten zegoen tripulazio Kubatarra zeukan "Rilos" ontzia Ereagako hondartzaraino eraman zuen itsaso zakarrak, eta bertan egon zen 2000. urteko urtarrilaren erdialdera arte.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu