Lotfia ElNadi

Egiptoar hegazkinlaria

Lotfia ElNadi (Kairo, 1907ko urriaren 29a2002) egiptoar hegazkinlaria izan zen. Pilotu-lizentzia lortu zuen Afrikako lehen emakumea izan zen, baita lehen emakume arabiarra ere.

Lotfia ElNadi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakلطفية النادي
JaiotzaKairo1907ko urriaren 29a
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaKairo, 2002 (94/95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria

Lehen urteak

aldatu

Lotfia ElNadi 1907ko urriaren 29an jaio zen Kairoko[1] klase ertaineko familia batean. Lehen hezkuntza amaitu ondoren, berarengandik espero zena ezkondu eta etxekoandre eta ama bihurtzea zen. Halere, bere aitak, Matbaa Amiriyak, gobernuaren inprentarako lan egiten zuenak, ez zuen arazorik ikusi ElNadik bigarren hezkuntzarekin jarrai zezan. Bere amak curriculum modernoa zuen Eskola Amerikarrera joatera eta hizkuntza eskolan arreta jartzera animatu zuen.[2]

Kairon ireki berri zen hegaldi-eskola bati buruzko artikulu bat irakurri zuen ElNadik, eta hara joatea erabaki zuen, aitak eragozpenak jarri arren. Hasieran kazetari batengana hurbildu zen laguntza eskatzera, baina uko egin zionean, EgyptAir, Kamal Elwi, zuzendariarengana joan zen, laguntza eske. Azken honek publizitatea egiteko aukera ikusi zuen, eta laguntzea erabaki zuen. ElNadik ez zuenez hegaldi eskolak ordaintzeko modurik, hegaldi eskolako idazkari eta telefonista gisa lan egin zuen matrikularen truke.

Abiazio ibilbidea

aldatu

Bere aitari hamabost egunean behingo ikasketa-talde bat hartuko zuela esanez, ElNadik hegaldi-ikasgaiak hartu zituen, 33 gizonezko ikaskiderekin batera. ElNadi pilotu-lizentzia lortu zuenean, 1933ko irailaren 27an, Afrikako eta Arabiako lehen emakume pilotu bihurtu zen, 67 egunez bakarrik ikasi ondoren. Hasieran, aita haserre zegoen, baina prentsak berri ona jasotzen zuela ikusita, haserrea baretu egin zitzaion eta gainera piramideen gaineko hegaldi batera eraman zuen aita. Lorpenak mundu osoan izan zuen oihartzuna.[3]

 
Lotfia ElNadi hegazkin batean, 1933.

1933ko abenduaren 19an, ElNadi Kairo eta Alexandriaren arteko nazioarteko lasterketan aritu zen. Orduko 100 miliako batez besteko abiaduran hegan eginez, bere hegazkin monomotorra helmugara bideratu zuen beste lehiakideetariko edozeinen aurretik. Lehiakide gisa eskatu zioten bidearen erdian zeuden bi dendetako batean hegan egitea falta izan zitzaionez, ElNadi ez zuten irabazle deklaratu. 200 libra egiptoarreko kontsolamendu-saria jaso zuen, eta Fuad erregeak zorionak eman zizkion saiatzeagatik. Huda Sha'arawi lider feministak ere agurrak bidali zituen ElNadik emandako inspirazioagatik, eta ondoren kanpaina bat egin zuen ElNadiri bere hegazkin propioa erosteko. ElNadi Egiptoko Abiazio Klubeko idazkari nagusi gisa aritu zen lanean, eta bost urte inguru egin zituen hegan bizkar-hezurra hondatu zion istripu bat izan baino lehen.[4]

ElNadiren eredua jarraituz, hamarkada oso batean Egiptoko beste emakume batzuek hegaldi-irakaspenak hartu eta pilotu bihurtu ziren. Mundu Gerra iristean, beste emakume pilotu batek ere ez zuen entrenatu 1945etik aurrera, harik eta Dina-Carole El Sawy EgyptAirrentzako pilotu bihurtu zen arte.

Ondorengo bizitza

aldatu

Hegazkin-istripuaren ondoren, ElNadi Suitzara joan zen tratamendu medikoa jasotzera, eta han egon zen hainbat urtez. 1989an, herrialdeko abiazio zibilaren 54. urteurrenean parte hartzera gonbidatu zuten. Han, Hezkuntza Aeroespazialeko Egiptoko Erakundearen Merituaren Agindua jaso zuen. 1996an, bere historia kontatzen duen Take Off From the Sand dokumentala egin zen. Laurogeiko hamarkadan, Torontora joan zen bere ilobarekin eta familiarekin bizitzera. Iloba Mahmoud Elnadi barne-diseinatzaile ezaguna da.

Lotfia inoiz ez zen ezkondu eta Kairon hil zen 2002an.

Legatua

aldatu

2014. urtean, Googleko Doodle batek 107. urtebetetzea oroitu zuen.[5]

2017an, Googleko Doodle batek ohoratu zuen Emakumearen Nazioarteko Egunean.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. أول كابتن طيار. Cairo, Egypt: Tahrir News 12 de julio de 2016.
  2. Once upon a time - She wanted to be free. Cairo, Egypt: Al-Ahram Weekly 23 de octubre de 2014.
  3. Nahlah Ayed: The renewed fight for women's rights in Egypt. Ottawa, Ontario, Canada: Canadian Broadcasting Corporation 6 de mayo de 2013.
  4. Cooper, Ann. (Noviembre de 1991). «Lotfia ElNadi—The First Woman Pilot in Egypt» Ninety-Nine News (Oklahoma City, Oklahoma: Ninety-Nines: International Organization of Women Pilots) 17 (9): 5-6..
  5. «Lotfia El Nadi's 107th Birthday» www.google.com.
  6. «Día Internacional de la Mujer 2017» www.google.com.

Kanpo estekak

aldatu