Los monstruos
Los monstruos Francisco Ibáñez kataluniar komikigilearen pertsonaiarik ospetsuenak diren Mortadelo eta Filemonen abentura bat da.
Los monstruos | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Francisco Ibáñez |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Argitaletxea | Editorial Bruguera |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko komikiak |
Hizkuntza | gaztelania |
Telesaila | Mortadelo eta Filemon |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1973 |
Istorioa
aldatuBacterio profesoreak pertsonaia literarioei bizia eman diezaieken tresna bat asmatu du. Nahikoa da dagokion liburua sartzea eta liburu horretako pertsonaiak hezur-haragitu egingo dira. Frogatzeko, Edurnezuriren liburu bat sartu zuen, baina norbaitek barnealdeko orrialdeak munstroen istorioari buruzkoagatik aldatu zituen, eta beraz, orain hirian aske dabiltzan munstroak agertu ziren: (Frankensteinen munstroa, Drakula, otso-gizona, momia...) Mortadelok eta Filemonek munstro hauek harrapatu beharko dituzte.
Aipamenak
aldatu36. orrialdean Mortadelo aldizkariko erredaktorea zen Jordi Bayonari buruzko iruzkin umoretsu bat dago, non "pizti iletsua"rekin nahastua den bere ile eta kokospeko luzeengatik. The Beatles taldea ere mespretxuz aipatzen da 43. orrialdean. Komikiaren amaieran, istorioaren buruak "bi tipo horiek muturra sartu ez balute" guztia ondo joango zela aipatzen du. Esaldi honek eta etsaiak munstroz mozorrotutako gaizkileak izateak Scooby-Doo marrazki bizidunak gogorarazten ditu.
Aurrekoa El otro yo del profesor Bacterio |
Mortadelo eta Filemonen abenturak 1973 |
Ondorengoa El elixir de la vida |