Los diez libros de Fortuna de Amor

Los diez libros de Fortuna de Amor Antonio de Lofraso militar eta olerkariak idatzitako artzain eleberri bat da, Bartzelonan 1573an argitaratua eta Miguel de Cervantesek Kixotearen I. zatiko VI. atalean On Kixoteren liburutegiko aukeraketa dontsuan aipatua.

Los diez libros de Fortuna de Amor
Jatorria
Egilea(k)Antonio de Lofraso
Argitaratze-data1573
IzenburuaLos diez libros de Fortuna de Amor
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Lana, Quirrako kondeari eskainia, Frexano (dirudienez, pertsonaia hau egilean bertan oinarritua dagoelarik, Lofrasok sardinieraz lizarra esan nahi baitu) eta Fortuna artzain andre ederraren arteko maitasun zintzoa kontatzen du. 56 tertzetotan banatutako 168 bertsotan eginiko olerki luze batekin amaitzen da, "Testamento de Amor" izenekoa.

On Kixoteren herrixkako apaizak, Pero Pérezek, aipaturiko aukeraketa horretan Apolo Apolo izan zenetik, musak musa eta olerkariak olerkari, ez da idatzi hain liburu barregarri eta zentzugaberik, eta, bere bidetik, munduan argitaratu diren genero honetako liburu guztietatik hoberena eta bakarrena dela, eta irakurri ez duenak, kontuan izan dezala sekula ez duela ezer onik irakurri. (Martín de Riquer akademikoaren arabera, dena dela, "lorea trufazkoa da eta hain zuzen ere zentzugabea izateagatik salbatzen da").

Lanaren VI. liburuan Dulcineo izeneko artzain gizon bat eta Dulcina izeneko artzain emakume bat agertzen dira, Cervantesentzat Dulcinea Tobosokoaren pertsonaia sortzeko inspirazio iturri izan zitezkeenak. Los diez libros de Fortuna de Amor Londresen berrinprimatu zuen 1740an gaztelaniako maisua zen Pedro Pinedak, nork lan hau estimagarritzat hartzen zuen bere "ontasun, dotoretasun eta zorroztasunagatik".

Bibliografia

aldatu
  • 1992, Marìa Asuncion Rocca Mussons, Antonio Lo Frasso, militar de l'Alguèr, incluido Facsimile de la edición original de 1573, Cagliari.
  • 2014, Galiñanes Gallén Marta, Los diez libros de Fortuna de Amor. Edición y estudio, Ariccia.

Kanpo estekak

aldatu