Dulcinea Tobosokoa, Miguel de Cervantesen lanik ezagunena den Kixoteko pertsonaia bat da.

Dulcinea Tobosokoa
Argitalpena
SortzaileaMiguel de Cervantes
Ageri den obrak
Lan eratorriak
Datu biografikoak
JaiotzaEl Toboso, baliorik ez
Heriotza, baliorik ez
HerrialdeaEspainia
Sexuaemakumezkoa
Jardueranekazaria

On Kixote, eleberriko protagonista nagusia, abenturen bila irtetea erabakitzen duen zaldun kapare bat da. Tradizioak dioenez, zaldun noble orok, ezkutari bat eta bere garaipenak eskainiko dizkion dama bat bihotzean izan behar ditu. "Uste denez, bera bizi zen tokitik gertu, itxura oneko neska nekazari bat zegoen, nortaz, garai batean, maiteminduta egon zen, ulertzen denez, neskak horren berri sekula jakin ez zuen arren. Aldonza Lorenzo deitzen zen, eta ongi iruditu zitzaion neska honi bere pentsamenduetako andere titulua ematea, eta, bereaz nahiko bat zetorren izen bat bilatuz eta printzesa eta andere handi batenaren kutsua izango zuena, "Dulcinea Tobosokoa" deitu zuen, El Tobosokoa baitzen, bere ustez, musikaz beteriko izena eta oso esanguratsua, bere buruari eta bere gauzei jarri zizkien gainontzekoak bezala" (Lehen zatiko I. Atala). Izen hau sortzeko, Cervantes, ziuraski, Antonio de Lofraso olerkari eta militar sardiniarraren Los diez libros de Fortuna de Amor artzai eleberriko Dulcineo eta Dulcina artzaien izenetan inspiratu zen.

Eleberrian zehar, On Kixotek, Dulcinea, gazte bertutetsu, La Manchako enperatriza, edertasun paregabekoa..., gainontzekoan, soilik bere irudimenean existitzen dena. Cervantesen eleberriko akzioan, sekula ez da benetako Aldonza Lorenzo agertzen, Dulcinea Tobosokoaren irudia, On Kixoteren zaldun bizitzarako funtsezkoa den arren. Neska nekazari hau, ordea, bai agertzen da Kixotearen frantziar jarraipen batzuetan eta José Camón Aznarren El pastor Quijótiz lanean.

Pertsonaia hau, beste batzuen artean, Sophia Lorenek, Joan Dienerrek, Hollis Resnikek eta Vanessa Williamsek antzeztu dute.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.