Martí de Riquer i Morera (Bartzelona, Katalunia, 1914ko maiatzaren 3a - ibidem, 2013ko irailaren 17a) katalan idazlea izan zen. Idazle humanista eta literatura-kritikaria, Erdi Aroko gaietan espezializatua.

Martí de Riquer


Espainiako senataria

1977ko ekainaren 15a - 1979ko urtarrilaren 2a
katedradun

1950 -
Bizitza
JaiotzaBartzelona1914ko maiatzaren 3a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona2013ko irailaren 17a (99 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Familia
AitaEmilio de Riquer y Palau
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakidazlea, Ikasketa klasikoetan aditua, hizkuntzalaria, filologoa, politikaria, literatura historialaria, editorea, unibertsitateko irakaslea, erromanista eta requeté soldier (en) Itzuli
Lantokia(k)Madril eta Bartzelona
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Itzuli
Bartzelonako Kondearen Kontseilu Pribatua
Real Academia Galega
Medieval Academy of America (en) Itzuli
Académie des Inscriptions et Belles-Lettres
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Biografia aldatu

Familia aberats eta ikasi batean hazi zen. Aitona, Alexandre de Riquer, margolari eta grafista modernista handia izan zen. Bartzelonako Unibertsitate Zentralean egin zituen ikasketak, eta bai han bai Unibertsitate Autonomoan, katedradun izan zen, jubilatu zen arte (1984). 1965ean, Real Academia Españolako kide hautatu zuten, eta Bartzelonako Reial Acadèmia de Bones Lletreseko zuzendaria da egun.

1997an, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria jaso zuen. Espainiako eta Kataluniako Erdi Aroa da bere obraren aztergai nagusia. Erakutsi du Erdi Aroa ez zela erromantikoek ikusarazi nahi izan zuten bezain iluna, eta gauza asko argitu ditu trobadoreen lirikaz eta zalduneriako munduaz.

Lanik aipagarrienak: L´humanisme català (1935, "Humanismo katalana"), La lírica de los trovadores (1948, "Trobadoreen lirika"), Los trovadores (1975, "Trobadoreak"), Historia de la literatura catalana (1964-1987, "Katalan literaturaren historia") eta Antologia de poetes catalans (1997, "Katalan olerkarien antologia"). Aipagarriak dira, halaber, klasikoez egin dituen edizio kritikoak: Aproximación al Quijote (1970) eta Aproximació al Tirant lo Blanc (1990).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu