Los camioneros (euskaraz Kamiolariak) Espainiako telesaila bat izan zen. Mario Camusek zuzendu zuen, Pedro Gil Paradelaren gidoiak eta Antón García Abrilen musika zuelarik. Telesaila honetako protagonista Sancho Gracia aktorea izan zen, atal bakoitzean beste hainbat aktore tartekatzen zirelarik.

Los camioneros
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua1
Atalak13
Ezaugarriak
Genero artistikoadrama
Hizkuntzagaztelania
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Televisión Española
Hasiera-data1973ko azaroaren 12a
Amaiera-data1974ko otsailaren 18a
IMDB: tt0324707 Edit the value on Wikidata

Telesaila estreinatu zen garaian nahiko ezaguna egin zen, gainera garai hartako espainiar gizartea nahiz aldaketak ikusteko parada ona ere bada. 1973ko Urrezko TP saria irabazi zuen, Espainiako telesaila onenaren saila irabaziz. 2013ko otsailean La 2 katean berriz ere aireratu zuten.

Argumentoa aldatu

Paco (Sancho Gracia) bere adiskide eta lankide Lorenzo (Carlos Otero) delakoarekin batera Espainia guztiko errepide eta bideetan barna kamioi bat gidatzen duen kamiolaria da, lanbide honetan giro, pertsona eta istorio ugari ezagutuko ditu, maiz ezusteko abentura askotan sartua egonen delarik.

Atalen zerrenda aldatu

Sariak aldatu

Kanpo estekak aldatu