Los Arcostik Logroñora (Donejakue bidea)

Erromes txirrindulari bat.

Donejakueren Frantses Bideko zazpigarren etapa aldatu

Hiru zati desberdin ditu: Los Arcos-etik Torres del Río-ra, lurrezko pista erosoen bidez; Torres del Río-tik Viana-ra, orografia malkartsuagokoa, jaitsiera nabarmenen bat duena; eta azkenik Vianatik Logroñora, pistetatik eta industrialde baten aldamenetik doazen oinezkoentzako erreietatik. Etapako herri guztietan daude iturriak eta ostalaritzako zerbitzuak.[1]

Los Arcostik Logroñora: 27,93 km. aldatu

Santa Maria enparantzako Gaztelako Atetik irten, eta Odron ibaiaren gaineko zubia gurutzatuko dugu, zuzen jarraituz lur-pista on batetik. NA-1110 errepidearekiko paralelo egingo dugu aurrera, Santsolgo errepidera iritsi arte.

6,8. Santsol. Irteeran NA-1110 errepidea gurutzatuko dugu, bidezidor batetik jaitsiko gara, eta Linares ibaia zubitikk igaro, Torres del Ríora iristeko gara. (euskaraz Dorreaga, baina ez da ofiziala).[2]

 
Vianako udaletxea, herriko jaietan.

7,6. Torres del Río. Herriaren goiko aldetik abiatu, eta pista eta bidezidorretan barrena jarraituko dugu gora eta behera. NA-1110 errepidea gurutzatu ondoren, XVI. mendeko Poiuko Ama Birjinaren baselizaren ondotik pasatuko gara. Aurrerago beste errepide bat gurutzatu eta Mataburros sakanera jaisten hasiko gara, bide malkartsu batetik. Berriro NA-1110 gurutzatuta, muino batean ikusten den Vianarako bidea hartuko dugu. Alde Zaharrera eta Santa Maria elizara iritsiko gara.[3]

18,0. Viana.[4] Irten orduko NA-7220 errepidea gurutzatuko dugu, eta handik gutxira N-111 errepide nazionala, hiru kilometrora Haitzuloetako Ama Birjinaren ermitara ailegatuz. Iturria duen atsedenleku bat dago. Lurrezko bide bat hartu ondoren, hainbat aldiz gurutzatuko ditugu N-111 errepide nazionala eta A-13 autobia, Nafarroatik atera eta Errioxan sartuz. Industrialde bateko asfalto-pistetatik jarraituko dugu, eta Kantabria Mendiko magaleko aldapa luze baten ondoren, Logroñon sartuko gara Ebro ibaiaren gaineko Harrizko Zubi ospetsutik.[5]

27,6. Logroño.

 
Logroñoko Harrizko Zubia.

Logroño aldatu

Hiriburuko monumentu nagusi batzuk honakoak dira: Santa María de la Redonda katedrala, Santiago el Real eliza, Errebellingo harresia eta Harrizko Zubia.[6]

Aterpetxeak aldatu

Bi dira ezagunenak: udalarena den “Logroñoko erromesen aterpetxea” eta “Santiago El Real parrokiaren aterpetxea”, biak hiriaren erdi aldean eta elkarrengandik gertu. Lehenengoan 88 lagun sartzen dira hiru logela partekatutan, eta bigarrenean 30 hiru logelatan. Biak borondateko ospitaleroek kudeatzen dituzte, eta parrokiakoan afari komunitarioa egoten da. Gidetako beste aterpetxe batzuk honakoak dira: Albas aterpetexea, Santiago Apostol aterpetxea, Logroño Centro aterpetxea, La Bilbaina ostatua, Entresueños hostela, eta Winederful hostela.

Erreferentziak aldatu

  1. Done Jakue bidea. Bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritza ISBN 978-84-457-2423-1..
  2. (Gaztelaniaz) Pombo Rodriguez, Anton. (2019). El Camino de Santiago en tu mochilla. Camino francés. Anaya Touring ISBN 9788491580997..
  3. (Gaztelaniaz) Baz Uriarte, Edurne. (2018). Camino de Santiago de cerca. Planeta, Barcelona ISBN 9788408194538..
  4. Nafarroako udal izendegia. Euskaltzaindia.
  5. (Gaztelaniaz) Contreras Gil, Francisco. (2021). Guía mágica del Camino de Santiago. Luciérnaga ISBN 9788418015571..
  6. (Gaztelaniaz) Mencos Arraiza, Carlos. (2018). Cien cosas que hay que saber del Camino de Santiago. Lectio ISBN 9788416918393..

Kanpo estekak aldatu