Los últimos pastores

Los últimos pastores (euskaraz: «azken artzainak») 2023ko Samu Fuentes asturiar zinema zuzendariaren film dokumentala da.

Los últimos pastores
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaLos últimos pastores
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena85 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Europako mendiak
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Samu Fuentes
Gidoigilea(k)Samu Fuentes
Argumentu nagusiapastoralism (en) Itzuli

IMDB: tt29478883 Filmaffinity: 988533 Edit the value on Wikidata

Sinopsia

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Fernando eta Manolo anaiak dira, eta 13 urte zituztenetik dira artzainak. Bizitza osoa daramate Europako mendietan; haien etxea han dago, eta 5.000 urte dituzten artzaintza ohiturei jarraitzen diete. Haien egunerokoa klimak eta urtaroek baldintzatzen dute. Udan 1.200 metrora egoten dira, Majada de Tordinen; eta neguan Vierrura jaisten dira, 680 metrora. Mier anaiek 13 urtetatik egiten dute erritual hau. Orain, 70 urte inguru dituztela, eta artaldea saldu ondoren, oraindik ere artzainak diren hausnartzea dagokie. Azken hirurogei urteetan egin dute euren lana, eta ez dute besterik ezagutzen. Aldaketa garaiak datoz, baina ez dirudi haien egunerokoan eragin gehiegi dutenik. Manolok eta Fernandok haientzako ogia egiten dute, haien koilarak sortzen dituzte, oilarrak hazten dituzte eta Linda izeneko katu bat dute. Behiak ere badituzte, baina ez ditu inork jezten, eta ez dute zeini gazta saldu.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Artalderik gabeko artzainak» Berria 2024-05-29 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.