Lorca–San Diego geltokia

Espainiako tren geltokia

Lorca–San Diego Murtziako Eskualdeko tren geltoki bat da, Lorca udalerrian kokatuta dagoena.

Lorca–San Diego
Hurrengo trenak
Geltokiko eraikina
Map
Kokapena
UdalerriaLorca,  Espainia
Geltokiaren datuak
Kodea06005
Irekiera1885eko martxoaren 28a
Zerbitzuak 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak1
Trenbideak1
JabeaADIF
EragileaRenfe Operadora

Egoera

aldatu

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:

Historia

aldatu

1885eko martxoaren 28an Alcantarilla-Lorca burdinbidea inauguratu zen, honen eraikuntza Sociedad Anónima Crédito General de Ferrocarrilesek egin zuelarik. Ibilbide hori Murtzia eta Granada artean trenbide bat ezartzeko asmo handiagoko proiektu baten parte zen. Alcantarillatik zetorren linearako geltoki terminal bat eraiki zen, Lorca–San Diego. Hirian bazen beste geltoki bat, Lorca–Sutullena izenekoa, Great Southern of Spain Railway Company Limiteden jabetzakoa. Enpresa honek bi instalazioen arteko lotura adar bat eraiki zuen, 1892ko martxoan inauguratua.[1]

1941ean, zabalera iberiarreko trenbideak nazionalizatu ondoren, RENFEren esku geratu ziren instalazioak.

1985eko urtarrilean Almendricos-Guadix linea itxi zen, hau da, ekialdeko Andaluziarekiko lotura historikoa galdu zen. 1989an Lorca–San Diego geltoki historikoa eta bere instalazioak eraitsiak izan ziren, tren-zerbitzuak Lorca–Sutullenan zentralizatuz. Haren ordez, San Diegon trenbide-geraleku xume bat eraiki zen.[1]

2005eko urtarriletik Renfe Operadora linea ustiatzen ari da eta Adif da tren instalazioen titularra.

Geltokia

aldatu

Zerbitzuak

aldatu
  Murtziako eta Alacanteko Renfe Aldiriak
 Hasiera   Aurrekoa   Linea   Hurrengoa   Amaiera ⁠
Murtzia–Del Carmen   ←   La Hoya ◄        ► Lorca–Sutullena   →   Aguilas

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Housman, Brian; Jacobi, Adam; Carollo, Andrea; Nobel, Tamar; Eber, Corey; Acquah, Samuel; Powell, Charles; Kaufman, Andrew et al.. (2020-12). «COVID-19 ventilator barotrauma management: less is more» Annals of Translational Medicine 8 (23): 1575–1575.  doi:10.21037/atm-20-3907. ISSN 2305-5839. (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu