Liriako jauregia
Liriako jauregia Espainiako Madril hiriburuan dagoen jauregi bat da. Alba Etxearen Madrileko egoitza da, bai eta euren artelan bilduma itzela eta artxibo historikoarena ere.
Liriako jauregia | |
---|---|
Palacio de Liria | |
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Udalerria | Madril |
Koordenatuak | 40°25′40″N 3°42′45″W / 40.4277°N 3.7124°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1770 |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0003931-00000 |
Kokalekua
aldatuErdialdea barrutiko Printzesa kalearen 20. eta 22. zenbakietan dago.
Izena
aldatuIzena Carlos Bernardo Fitz-James Stuart y Silva, Liria eta Jéricako IV. dukea zena, Valentziako probintzian dagoen Llíria udalerrian jaio zelako du.
-
Aurrealdea.
-
Xehetasuna.
Historia
aldatuJauregiaren eraikuntzan Louis Guilbert eta Ventura Rodríguez arkitektoek parte hartu zuten, baina eraikuntzaren bultzatzaileak ez ziren Alba de Tormesko Etxeko senideak izan, britainiar jatorriko Berwickeko dukeak baizik. Hamarkada batzuk geroago izan zen jauregia Albako Etxearen egoitza bilakatu zen garaia, hain zuzen ere, Berwick Etxearekin ezkontza bidez elkartu zenean.
1767an jauregia eraikitzen hasi ziren, baina 1771an hainbat urtetako atzerapenak jasaten ari zen. Gainera eraikinaren zenbait akatsen ondorioz, nahiz arkitektoraren gain zeuden diru xahuketaren susmoak zirela-eta, ordurarte eraikuntza lanen arduraduna zen Louis Guilbert frantziarra kaleratua izan zen. Ventura Rodríguez arkitektoak ordezkatu eta akatsak zuzendu ondoren, 1785ean jauregia eraikitzez amaitu zen.
1905ean Edwin Lutyens arkitektoak zenbait eraldaketa egin zizkion, baina 1936an eraikinaren barnealdea kiskaldu zuen suteak susntsitu zituen. Ondoren, ingeles arkitektoaren diseinuei jarraituaz jauregia zaharberritua izan zen.
Artelan nabarmenak
aldatu-
Jaiotza, Peruginoren margolana
-
Albako Duke Handi gaztea, Rubensek margotutako jatorrizko Tizianoren margolanaren kopia
-
Karlos V.a Espainiakoa eta Elisabet Enperatrizaren erretratua, Rubensek margotutako jatorrizko Tizianoren margolanaren kopia
-
Erregearen otsozaina, Francisco Riziren margolana
-
XII. Albako dukearen erretratua, Mengsen margolana
-
Huéscarko dukesaren erretratua, Mengsen margolana
-
Rosalía Ventimigliaren soina, Berwickeko Dukesa, Lorenzo Bartolinik egina
-
Baltasarren festa, Albako Bibliaren ilustrazioa.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Espainia |
- Albako Etxea Fundazioaren webgunea (Gaztelaniaz)
- Liriako jauregia. Madrilgo Arkitektoen Eskola (Gaztelaniaz)
- Liriako jauregia. Monumentamadrid.es (Gaztelaniaz)