Ireki menu nagusia

Lina Bo Bardi, jaiotze izena Achilina Bo (Erroma, Italia, 1914ko abenduaren 5a - Sao Paulo, Brasil, 1992ko martxoaren 20a) italiar arkitekto-modernoa izan zen.

Lina Bo Bardi
Bizitza
Jaiotza Erroma1914ko abenduaren  5a
Herrialdea  Brasil
 Italiako Erresuma  (1914-12-05 -  1946-06-18)
 Italia  (1946-06-18 -  1992-03-20)
Heriotza São Paulo1992ko martxoaren  20a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa eta diseinatzailea
Lan nabarmenak São Pauloko arte museoa
SESC Pompéia Itzuli
Casa de Vidro Itzuli
Jasotako sariak

Erromako unibertsitatean ikasi zuen, 1930eko hamarkadan. Graduatu ondoren, Milanera joan zen, Gio Pontiter Guaderni di Domuseko aldizkariaren egilearekin lan egitera.

Lina editorea izatera ailegatu zen. Urte batzuk geroago, bere estudioa sortu zuen, II. Mundu Gerran suntsitua izan zena. 1946an, gerra ondoren, Pietro Maria Bardi kazetariarekin ezkondu zen, eta Brasilera emigratu zuten, 1951n, Brasilgo nazionalitatea lortuz. Brasilen, garaiko kulturaren eraginpean, Linak bere ideiak garatu zituen. Rio De Janeiron bizi izan zen, hiria eta bertako eraikuntza modernistek liluratuta baitzeukaten.

Bertan, Brasilgo arte herrikoiaren bilduma bat hasi zuen; berak zioen amaitu gabeko espazio bat zela, eta pertsonen eguneroko erabilerak osatuko zuela amaitu gabeko obra.

Obrak eta proiektuakAldatu

1957an MASP (Sao Pauloko Arte Museoa) eraikitzen hasi zen. 1962an amaitu zuen, eta arkitektura komunitatearen laudorioak jaso zituen. 1970eko hamarkadaren amaieran, bere obra garrantzitsuenetako bat egin zuen, SESC eraikina- Pompela, azken hau XX. mendeko arkitekturaren eredugarri. Bere obra garrantzitsuenetariko batzuk: - Lina Bo eta Pietro Maria Bardi institutua, Sao Paulo 1951 - Sao Pauloko Arte Museoa, Sao Paulo 1958 -Proyekto de la casa de cultura, Recife 1963 -Teatro Oficina, Sao Paulo 1990

Bo Bardik bizitza kultural handia zuen, oso pertsona aktiboa zen eta proiektu askotan lanean zebilela, 1992an hil zen.