Casa de Vidro
Casa de Vidro (Beirazko etxea, portugesez) Lina Bo Bardi arkitekto italiar-brasildarrrak diseinatutako etxea da. São Paulo hiriko Morumbi muinoan 1950 eta 1951 artean eraikitako etxe pribatu bat da. Casa de Vidro ondare gisa du izendatua Brasilgo Ondare Historiko, Arkeologiko, Artistiko eta Turistikoaren Defentsarako Kontseiluak, 1987tik.[1]
Casa de Vidro | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Brasil |
Brasilgo unitate federatibo | São Pauloko estatua |
Brasilgo udalerria | São Paulo |
Zone of São Paulo | West Zone of São Paulo |
Subprefecture of São Paulo | Subprefecture of Butantã |
District of São Paulo | Morumbi |
Koordenatuak | 23°36′47″S 46°42′43″W / 23.613078°S 46.711947°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1951 |
Jabea | Lina Bo Bardi Pietro Maria Bardi (en) |
Erabiltzailea | Lina Bo Bardi Pietro Maria Bardi (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Lina Bo Bardi |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Rua General Almério de Moura 200 |
Lina Bo Bardik bertan bere senarrarekin, Pietro Maria Bardirekin, bizitzeko eraiki zuen; bikotea berrogei urte baino gehiago egon zen bertan. Arkitektoa 1992an hil zen, bere senarra zazpi urte geroago, 1999an. Inor bizi ez denetik bertan, Lina Bo Bardi eta Pietro Maria Bardi Institutuaren egoitza izan da, bikotearen lanen eta bildumen zati bat biltzen duena.[2] Hainbat jarduera sustatzen dira eraikinean, hala nola erakusketak, bideoak, hitzaldiak, ikerketa-argitalpenak, topaketak eta bisitak.[3]
Ezaugarriak
aldatuLina Bo Bardi eta Pietro Maria Bardi Bigarren Mundu Gerraren ostean iritsi ziren Brasilera, 1946an iritsi ziren . Arkitektoak Brasilen egin zuen lehen lana eraikin hau izan zen, 1951n amaitua.
Casa de Vidro izena beirazko fatxada handitik dator. Etxeak 7.000 m² inguruko lorategi handi bat dauka inguruan, etxeko kristal handitik ikusgai parte handi bat hain zuzen Landarediaren zati handi bat Lina Bo Bardik berak landatu zuen.
Garrantzi arkitektonikoaz gain, denborarekin Casa de Vidro intelektualen topagune ere bilakatu zen, bertan bizi ziren senar-emazteen eskutik.[4]
Hasierako proiektuan, ingurunearen ezaugarri naturalak errespetatzea zen Lina Bo Bardiren asmoa. Eraikinaren atzealdea hormigoizko hormek eusten dute eta etxearen perimetroa baso atlantikoko eremu zabal batek markatzen du. Lekuaren diseinuan Europako eraginetako bat Le Corbusier arkitekto frantziar-suitzarra izan zen, bereziki nabarmen eraikuntzako hainbat puntutan gardentasunaren eta opakutasunaren arteko erlazioan.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Italieraz) «La Casa de Vidro» Living (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
- ↑ a b (Portugesez) «Clássicos da Arquitetura: Casa de Vidro / Lina Bo Bardi» ArchDaily Brasil 2011-12-14 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
- ↑ (Portugesez) Redação. (2015-01-21). «Residência e Instituto: Conheça a Casa de Vidro de Lina Bo Bardi» Catraca Livre (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
- ↑ «Instituto Bardi | Casa de Vidro» web.archive.org 2023-01-14 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).