Lillian Moller Gilbreth[1] (Oakland, Kalifornia, 1878ko maiatzaren 24aPhoenix, Arizona, 1972ko urtarrilaren 2a) estatubatuar ingeniari eta kudeaketa-aditua izan zen[2]. Frederick Winslow Taylorrek abiarazitako kudeaketa zientifikoaren jarraitzailea izan zen, hasiera batean behintzat, Frank Bunker Gilbreth bere senarrekin batera, hain zuzen, lanpostuko mugimenduen azterketa zientifikoa egin zuten, mikromugimenduak argazki-kamera bereziekin ikertuz.

Lillian Gilbreth

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLillie Evelyn Moller
JaiotzaOakland1878ko maiatzaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPhoenix1972ko urtarrilaren 2a (93 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Frank Bunker Gilbreth
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Brown Unibertsitatea
Oakland High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakindustria-ingeniaria, psikologoa, irakaslea, argazkilaria, idazlea, enpresaburua, asmatzailea, ingeniari mekanikoa eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Purdue Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaWomen's Engineering Society (en) Itzuli

Find a Grave: 30391704 Edit the value on Wikidata

Taylorek aldezten zuen lan-denboraren kronometro-kontrolaren aldean, mugimenduen azterketaz Gilbretharrek nabarmentzen zuten denboraren erabilera efizienteagoa dela eta (Tayloren kronometro-kontrol metodoak ere erabiltzen zituzten arren), baina baita elkarrekiko inbidien ondorioz, Taylorrekiko harremanak zakartu egin ziren azkenik.

Taylorekin zuten lehiak ordea Gilbretharrak euren metodoak garatzera bultzatu zituen: langilearen nekeari buruzko ikerketak egin eta ergonomia hobekuntzak bultzatu zituen, taylorismoaren aurka ikuspuntu gizatiarragoa aldeztuz. Horrela, Giza Harremanen Eskola izeneko mugimenduari bidea zabaldu zuela aipatu izan da. 1924 urtean bere senarra hil zenean, Lillian Gilbrethek lanean jarraitu zuen bere metodoekin eta, besteak beste, Johnson & Johnson enpresaren aholkularia izan zen.

Bere ikerketak gutxituen bizimodua hobetzeko teknikak garatzeko ere baliatu zuen, Motion Study for the Handicapped izeneko liburuan. Guztira 12 seme-alaba izan zituen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Lancaster, Jane. (2004). Making time : Lillian Moller Gilbreth--a life beyond "Cheaper by the dozen". Boston : Northeastern University Press ISBN 978-1-55553-612-1. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. (Ingelesez) Lillian Gilbreth – The First Lady of Engineering - All Together. 2018-07-09CDT12:22:02-05:00 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.