Likido zerebroespinal

Garun-bentrikuluak, gune subaraknoideoa eta ornomuinaren barrunbea betetzen duen likido serosoa.
Likido zefalorrakideo» orritik birbideratua)

Likido zefalorrakideoa (LZR) edo likido zerebroespinala entzefalo eta bizkarrezur-muinaren barnean dagoen likido garden eta koloregabea da. Bere eginkizun nagusia indargetzailea da, entzefaloa babesten baitu kolpeetatik (garezurrean flotarazten baitu kolpe baten eragina motelduz).

Likido zefalorrakideoa
Likido zefalorrakideoaren zirkulazioa Irudi gehiago
Xehetasunak
Identifikadoreak
Akronimoa(k)CSF
Latinezliquor cerebrospinalis
TAA14.1.01.203
Terminologia anatomikoa

Likido honek entzefaloaren bentrikulu, eremu azpiaraknoide eta muinaren kanalean zehar zirkulatzen du. Gizakian bere bolumena 125 ml. ingurukoa da.

Lehenengo eta bigarrengo bentrikuluetako plexu koroideoetan sortzen da, eta hortik 3. eta 4. bentrikuluetara pasatzen da.

Bere osaketan sodioak, potasioak, kaltzioak, gatz inorganikoek eta glukosak parte hartzen dute. Proteina gutxi ditu eta ez du fibrinogenorik (beraz, ez da gatzatzen).

Likido zefalorrakideoaren azterketak gaitz batzuen diagnostikoan laguntzen du (meningitis, entzefalitis, odoljarioak, esklerosi anizkoitza, gaixotasun autoimmuneak...). Laborategian, LZR-ren laginekin azterketa biokimikoak, zelulen kontaketak eta kultura bakteriarrak egin ohi dira.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.