Ireki menu nagusia

Sortalde (Ekialde Hurbila)

Levante (Ekialde Hurbila)» orritik birbideratua)
Sortaldea

Sortaldea (arabieraz: بلاد الشام Bilād ash-Shām edo المشرق العربي al-Mashrīq al-'Arabiyy) "Anatolia eta Egipto arteko ekialdeko Mediterraneoko kostaldea" izendatzeko erabiltzen duten termino geografiko eta kulturala da.[1] Sortaldeak egungo Libano, Siria, Jordania, Palestina, Israel, Zipre, Turkiako Hatay probintzia, ipar-mendebaldeko Irakeko zenbait eskualde eta Sinai ditu bere barnean.

Denboran zehar eskualdearen mugak aldatuz joan dira baina betidanik "mendebaldeko Asia, ekialdeko Mediterraneo eta iparraldeko Afrikaren bidegurutzea" izan da.[2]. Eskualdea terminoa baino handiagoak diren Mashriq, Ilgora Emankorra, Mesopotamia, Ekialde Hurbila edo Ekialde Ertaina eskualdeen barnean izan da.

ErreferentziakAldatu

  1. Harris, William W. The Levant: a Fractured Mosaic
  2. The Ancient Levant, University College London, Institute of Archaeology, 2008

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sortalde (Ekialde Hurbila)  


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.