Leucocoprinus brebissonii
Leucocoprinus brebissonii Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Urria Euskal Herrian. Lepiota txiki guztiak bezala, ez da jangarria, susmagarria baizik.
Leucocoprinus brebissonii | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Leucocoprinus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Leucocoprinus brebissonii Locq., 1943 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoa: Lepiota brebissonii.
Deskribapena aldatu
Kapela: 2 eta 3 cm arteko diametrokoa, hasieran konikoa gero zabaldu egiten da, hondo zurixkaren gainean nabarmentzen diren ezkata beltzaxkak ditu, eta erdian gune arre ilun bat, oso agerikoa. Ertza garbi ildaskatua, Coprinusena gogorarazten du.
Orriak: Estu, libreak, lehenengo zuriak, gero kremak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.[2]
Hanka: 4.5 – 6 x 0,3 – 0,6 cm-koa, zuria hasieran gero haragi kolorekoa, pruinaduna, eraztun hauskor bat du oso goian.
Haragia: Oso mehea, zuria. Usain gutxikoa.
Jangarritasuna aldatu
Ez da jangarria. [3]
Nahasketa arriskua aldatu
Leucocoprinus cepistipes delakoarekin, baina hau handixeagoa da, eta ezkata zentrokide arre-lehoi kolorekoak ditu, habitata ere desberdina du: negutegiak, loreontziak, landare hondakinak etab.[4]
Sasoia eta lekua aldatu
udazkenean, normalean hostozabalen azpian, baina koniferetan ere aurki daiteke. Urria.[5]
Banaketa eremua aldatu
Europa eta Ipar Amerika. Duela gutxi arte, perretxiko hau Europan bakarrik zegoen, baina azken urteotan Pazifikoaren ipar-mendebaldean identifikatu da.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 187 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 357 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 288 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 328 or. ISBN 978-84-617-0196-4..