Leucocoprinus birnbaumii

Leucocoprinus birnbaumii Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Badirudi jaten badira urdailean arazo nabarmenak sortzen dituztela.

Leucocoprinus birnbaumii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLeucocoprinus
Espeziea Leucocoprinus birnbaumii
Singer, 1962
Mikologia
 
orriak himenioan
 
arrautza-formako txapela
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Lepiota luteus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, kanpai formakoa, kolore hori bizikoa, ertza ildaskatua eta erdian titi apur batekin eta ezkata arre-herdoilez estalia.

Orriak: Estu, kapelaren kolorekoak baino zurbilagoak eta ertza marroiz punteatuta.

Hanka: 5-8 x 0,3-0,4 cm-koa, kapelaren kolore berekoa, goranzko eraztun batekin eta oinaren oinarri lodiagoarekin.

Haragia: Horixka. Usaina eta zaporea ez dira hautemangarriak.[2]

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Leucocoprinus aureofloccosus eta Leucocoprinus straminellus delakoekin nahas daiteke, horixkak, baina kapela txikiagoarekin.

Sasoia eta lekua aldatu

Materia organikoan edo zurezko hondakinetan aberatsak diren lekuetan hazten da, loreontzietan, ongarritutako jardinetan eta negutegietan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Amerikako eskualde tropikal eta subtropikaletako espeziea da, baina oso ohikoa da klima epeleko negutegietan eta loreontzietan ere.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 548 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 326 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. Bon,Marcel. (1988). [Es Guia de Campo de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 288 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu