Leucoagaricus americanus

Leucoagaricus americanus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria.

Leucoagaricus americanus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLeucoagaricus
Espeziea Leucoagaricus americanus
Vellinga, 2000
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Leucocoprinus bresadolae.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 12 (15) cm bitarteko diametrokoa, ganbila, hemisferikoa, batzuetan kaskoaren forma hartzen du, marroi zurbil grisaxka kolorekoa, zahartzean arre-gorrixka kolorekoa bihurtzen da, distira gabe eta pitzatua. Ertz fina izaten du eta eremu batzuetan puskatua.

Orriak: Finak, estu, libreak, zuriak, igurtziz gero arre-gorrixkak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Gaztetan, askotan mozkotea, 5 cm baino gehiagoko diametroarekin, beste batzuetan, luzanga eta zertxobait loditua beheko herenean. Ukitzean zurixkatik arre-ardo kolorera pasatzen da. Kapelaren ertzean itsatsita gera daitekeen errezel fin bat izaten du.

Haragia: Mehea eta kotoi itxurakoa erdian. Zuria, ebakitzean krema argi kolore batera pasatzen da, eremu arre-gorrixkekin eta arre-beltzaxkekin. Zapore gozoa, Calocybe gambosa gogorarazten duen usaina du, baina zerbait desberdina eta ez hain atsegina. Amoniakoarekin kolore berdea hartzen du.[2]

Etimologia: Bresadolae epitetoa, Bresadolaren omenez da.

Jangarritasuna aldatu

Jan daitekeen espeziea, eta seguruenik kalitate onekoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Ale gazteek, usaina, forma eta kolorea direla eta, Calocybe gambosa gogorarazten dute, baina tamaina eta esporak desberdinak dira, baita lehen deskribatutako erreakzio kimikoa ere.

Sasoia eta lekua aldatu

Maiatzean. Parkeetan, lorategietan eta ongarri organikoa duten larreetan, sasi artean eta koniferoen basoetan. Urria.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kuba, Puerto Rico, Birjina Uharte Estatubatuarrak, Boli Kosta, Benin, Europa, Errusia, Brasil, Iran, India, Taiwan, Txina, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 359 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 39 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Leucoagaricus americanus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu