Lerro zuria

Lerro zuria aponeurosi bat da, egitura tendinotsu bat; gizakietan eta beste ornodun batzuetan abdomeneko erdiko lerroa beheranzko norabidean zeharkatzen du, abdomeneko aurreko bi muskulu zuzenen artean. Xifoide apofisitik sinfisi pubikoaren goiko ertzeraino hedatzen da. Lerro zuria edo linea alba, izenak dioen bezala, zuria da, ehun konektiboz osatuta dagoelako.

Lerro zuria
Gray399.svg
Horma abdominalaren zeharkako mozketa, lerro arkuatutik gora; erdian lerro zuria ikusten da.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Gray392.png
Lerro zuria, abdomenaren erdiko lerroa zeharkatzen.
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinez Linea alba
TA A04.5.01.022
FMA 11336
Terminologia anatomikoa

EgituraAldatu

Abdomeneko muskulu zuzenen aponeurosiak kanpoko muskulu lapranaren, barruko muskulu lapranaren eta abdomeneko zeharkako muskuluaren ehun konektiboekin elkartzean sortzen da. Tendoi hauek modu lapranean elkargurutzatzen dira hiru geruzatan zilbor gainean, eta modu konberjentean zilborretik behera; honek distentsio mugimendu txikiak ahalbidetzen ditu. Muskulu hauen arteko banaketa handiagoa da zilborretik gora, saihetsetako kartilagoetan txertaturik daudelako (zilborretik behera ertz medialetik lotzen dira). Lerro zuriaren azpitik igitai-formako lotailua dago, eta zilbor atzean zilbor-faszia. [1]

KirurgianAldatu

Soilik ehun konektiboz osatuta dagoenez, eta ez duenez nerbio edota odol-hodi garrantzitsurik, kirurgian gune erabilia da ebakuntzak hasteko. Hala ere, nahiz eta asko erabili zenbait arrisku ditu, hala nola hernien agerpena eta ebiszerazioa sutura okerrak direla eta. [2] [3]

Irudi gehigarriakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

  1. Acevedo, Alberto (2014). «Hernias de la línea media (línea alba) de la pared abdominal. Hernia umbilical y epigástrica.»Enciclopedia de cirugía digestiva IISSN , Págs.
  2.  Bellón-Caneiro, Juan M. (2005). «El cierre de laparotomía en la línea alba»Cirugía Española 3 (77).
  3.  R. Vara y F.J. Jiménez (2000). «Los cierres problemáticos de la cavidad abdominal»Seminario médico 53 (Número especial).