Abdomeneko kanpoko muskulu zeihar
Abdomeneko kanpoko muskulu laprana ([TA]: ''musculus obliquus externus abdominis'') abdomeneko aurre-alboko horman dago; zabala, aldebikoa, eta lauki irregular itxurakoa da, eta giharrezko atal bat eta atal aponeurotiko bat ditu.
Abdomeneko kanpoko muskulu zeihar | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Insertzioa | Gandor iliakoa Pubiseko tuberkulua Lerro zuria |
Nerbioa | Zazpigarren saihets-arteko nerbioa Zortzigarren saihets-arteko nerbioa Bederatzigarren saihets-arteko nerbioa Hamargarren saihets-arteko nerbioa Hamaikagarren saihets-arteko nerbioa Saihets-azpiko nerbioa |
Muskuluaren akzioa | Enborraren flexioa Enborraren biraketa Enborraren flexio laterala Prentsa abdominala arnasbotatzea |
Identifikadoreak | |
Latinez | m. obliquus externus abdominis |
TA | A04.5.01.008 |
FMA | 13335 |
Terminologia anatomikoa |
Anatomia aldatu
Jatorria eta insertzioa aldatu
Azken zortzi saihetsen kanpoko aurpegian eta beheko ertzean du jatorria, eta aponeurosiaren bitartez gandor iliakoan, hezur koxalaren aurreko ertzean, pubisean eta lerro zurian intsertatzen da.
Inerbazioa aldatu
Saihets-arteko 7.-11. nerbioek eta saihets-azpiko nerbioak inerbatzen dute.[1]
Funtzioa aldatu
Gorputz-enborraren tolespena eta biraketa burutzen ditu, baita abdomen barneko presioa igo eta arnasketan lagundu. Kanpoko muskulu lapranaren uzkurketa alde-bakarrekoa bada, enborraren tolespen ipsilaterala emango da; aldebikoa bada, berriz, espirazioan eta pelbisaren igoeran laguntzen du.[2]
Irudi gehigarriak aldatu
-
Goiko gorputz adarra bizkarrezurrarekin lotzen duten muskuluen atzeko ikuspegia. Abdomeneko kanpoko muskulu lapranaren atzeko atala.
-
Larruazalpeko iztai eraztuna.
-
Lehenengo orno lunbarraren zeharkako ebakidura mediala, arearekiko erlazioa erakusten.
-
Toraxaren ezkerreko aldea.
-
Toraxaren eta abdomenaren atal frontalaren gainazaleko anatomia.
-
Hiruki lunbarra.
-
Abdomeneko kanpoko muskulu laprana. Abdomenaren aurreko horma. Disekzio sakona. Aurreko ikuspegia.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Bidaurrazaga, A., Gerrikagoitia, I., & Sarria, R. (2010). Giza anatomiako praktika-liburua lokomozio, aparatua. Usurbil, Gip.: Elhuyar Fundazioa.
- ↑ Feneis, H., Dauber, W., & Lasarte, J. A. (2001). Giza anatomiako poltsikoko atlsasa: Nazioarteko nomenklatura oinarrituta. Usurbil (Gipuzkoa): Elhuyar.