Bere barrunbetik ateratako organo batek, zati batek edota organo multzo batek eragiten duen hantura
Hernia[1] irekigune batetik organo bat edo ehun zati bat ateratzean sortzen den gaixotasuna da. Organoa edo ehuna gorputzetik kanpora atera edo gune batetik bestera igarotzen denean sortzen da. Hernia jaiotzatikoa izan daiteke, baina ahulezia denean, indar handia egitean eta antzeko egoeratan sortzen da gehienetan. Ebakuntza bidez senda daitezke hernia gehienak.