Lepenski Vir, serbieraz Лепенски Вир, Serbiako ekialdean dagoen europar historiaurreko kokaleku bat da, Errumaniako muga eta Danubio ibaitik hurbil, zehazki Burdinazko Ateetan. K.a. 9500/7200–6000 urteen artean datatua dago, Mesolito garaian.

Lepenski Vir
Kokapena
Estatu burujabe Serbia
Koordenatuak44°33′40″N 22°01′27″E / 44.561111111111°N 22.024166666667°E / 44.561111111111; 22.024166666667
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. LXXV. mendea
SuntsipenaK.a. XLI. mendea
Ondarea

Aurkikuntzak

aldatu

Indusketa nagusiak 1965-1971 artean Belgradeko Unibertsitateko Dragoslav Srejović arkeologoaren zuzendaritzapean egin ziren. Haren ikasle eta jarraitzaile Ivana Radovanović izan da gero gunea gehienbat aztertu duena.[1]

Ikusgarritasunaren aldetik, tokiko aztarna deigarrienak eskultura antropomorfo oso bereizgarri batzuk dira. Erdi gizaki erdi arrain dira, Radovanovićen arabera, arkeologoak uste duelarik Danubio ibaiari oso lotuta zegoela guneko kultura. Beste seinale bat litzateke hildakoak ehorzten zituztela burua ibaiaren jarioko norabidean zuzenduta, espirituak eraman zitzan. Gero, urtero beluga gaizkaten iritsiera gertatzen zelarik inguruan, 9 metro arteko arrain handi eta funtsezkoak izanik Lepenski Virreko bizitzan, pizkunde seinale izango ziren arrain haiek, eta eskulturentzako inspirazio, Radovanovićen ustez.[1]

Iruditegia

aldatu
 
Arrain eta gizakien nahasketatzat jo izan diren eskulturak.


Erreferentziak

aldatu
  1. a b Mithen, Steven. (2003). «18. Two Villages in Southeast Europe» After the ice: a global human history, 20 000 - 5000 BC. (2. impression. argitaraldia) Weidenfeld & Nicolson ISBN 978-0-297-64318-0. (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).

Kanpo estekak

aldatu