Ivana Radovanović

arkeologoa, Lepenski Virreko ikerlaria

Ivana Radovanović (Kroazia, 1953) arkeologo kroaziarra da.[1] Lepenski Virreko aztarnategian, Danubio ibarrean, egindako lanengatik da ezaguna, nin bere irakasle Dragoslav Srejović arkeologoaren lana jarraitu zuen.

Ivana Radovanović
Bizitza
Jaiotza1951 (72/73 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna eta arkeologoa
Lepenski Virreko eskulturetako bat.

Lepenski Virreko eskultura adierazgarriei interpretazio zehatz bat eman zien Radovanovićek.[2] Bere iritziz erdi gizaki erdi arrain dira. Danubio ibaiari oso lotuta zegoen Mesolitoko aztarnategi honetako kultura, eta horren adierazgarri hildakoak ehorzten zituztela burua ibaiaren jarioko norabidean zuzenduta, espirituak eraman zitzan Radovanovićen arabera. Gero, urtero beluga gaizkaten iritsiera gertatzen zelarik inguruan, 9 metro arteko arrain handi eta funtsezkoak izanik Lepenski Virreko bizitzan, pizkunde seinale izango ziren arrain haiek, eta eskulturentzako inspirazio, Radovanovićen ustez.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Ivana Radovanović» anthropology.ku.edu (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  2. Mithen, Steven. (2003). «18. Two Villages in Southeast Europe» After the ice: a global human history, 20 000 - 5000 BC. (2. impression. argitaraldia) Weidenfeld & Nicolson ISBN 978-0-297-64318-0. (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).

Kanpo estekak

aldatu