Leon Benavente

rock talde espainiarra

Leon Benavente Espainiako hainbat lekutako musikari esperientziadunek osatzen duten rock taldea da.[1] 2012an sortu zen lau musikari beterano elkartu ostean: Abraham Boba, Eduardo Baos, Luis Rodríguez eta César Verdú.[2] Taldearen bigarren diskoa Andoaineko (Gipuzkoa) Garate estudioan grabatu zen, Kaki Arkarazoren gidaritzapean.[3]

Leon Benavente
Datuak
Musika motaindie rock
Urteak2012
Produkzioa
Diskoetxea(k)Marxophone
Abraham Boba
Eduardo Baos
Luis Rodríguez
César Verdú
Informazio gehigarria
leonbenaventeoficial.com
Facebook: leonbenavente Twitter: leonbenaventetw Instagram: leonbenavente Spotify: 5wuBA4TiRM0CNjSXjsutn6 iTunes: 652080564 Last fm: León+Benavente Musicbrainz: 5c49f2ed-1371-4a96-b690-e2d255492ed4 Songkick: 7476619 Discogs: 3596212 Allmusic: mn0003476570 Deezer: 4805682 Edit the value on Wikidata

Taldearen rock musikak melodia itsaskorrak eta 1980ko hamarkadako kutsu ilun batzuk ditu; letrak garratzak dira eta horietako askok estatuko azken urteotako errealitate zaila islatzen dute.[4]

Taldearen izena Leon eta Benavente hirien arteko errepide-zati batetik dator. Iparraldetik Espainiako hegoalderantz doa, eta lau musikariek dezente zeharkatzen dute.[5]

2020an Rafa Berrio musikari donostiarraren heriotzaren osteko Victoria Eugeniako omenaldian Berrioren Niño futuro kantua abestu zuen Abraham Bobak[6], eta ondoren, taldeak kantua grabatu eta argitaratu zuen. Zuzenekoetan ere jo izan dute.[7]

Kideak aldatu

Ibilbidea aldatu

Taldearen lehen lana disko homonimo bat izan zen, Marxophone zigiluak 2013ko maiatzean argitaratutako hamar abestirekin, bai CDan, bai biniloan.

Diskoko lehen single-a "Ánimo, valiente" kantua izan zen. 2013ko ekainaren 13an estreinatu zen bideoklip baten bidez El País egunkariaren webgunean.[9]

Oso harrera ona izan zuen diskoak, eta uda aurreko aurkezpen-kontzertu batzuen ondoren, Leon Benaventek Espainiako udako jaialdi batzuetan jo zuen, hala nola Sonoraman edo Arenal Sound-en.

Hiru abesti berri eta Ilegales taldearen "Europa ha muerto" lanaren bertsio bat argitaratu zuten 2013ko abenduaren 10ean, 10 hazbeteko binilozko EP gisa, "Todos contra todos" izenburupean.[10]

2014ko urtarrilaren 27an, edizio bereziko CD bikoitz bat jarri zen salgai, aurretik argitaratutako album eta EP barne.

Bigarren LPan, “2” izenekoan, talde ausart eta garbiagoa dago, lehenengo lanean baino, eta euren soinu bereizgarria izango dena ezarri zuen lanak.[11][12]. Lan hau Andoaineko Garate estudioetan grabatu zuten, denbora gutxirekin eta Kaki Arkarazo ekoizle lanetan izan zutela.[13]

2016ko apirilean, 7 hazbeteko biniloa atera zen salgai Record Store Day-ren 'Tipo D' kantua eta 'Televisión' abestia biltzen ditu, azken horretan Enrique Bunburyk ere abesten du.[14]

2017an, "En la Selva" diskoa atera zuten, eta bira bat hasi zuten Espainian zehar, Sevillako Interstellar Jaialdia eta Lanzaroteko La Geriako Soinu Likidoen Jaialdia bezalako jaialdietan parte hartuz.[15][16]

2022an, "ERA" diskoa argitaratu zuten.

Galeria aldatu

Diskografia aldatu

  • 2013 - León Benavente (Marxophone)
  • 2013 - Todos Contra Todos - EP (Marxophone)
  • 2014 - León Benavente Edizio berezia (Marxophone)
  • 2016 - 2 (Warner/Marxophone)
  • 2016 - Tipo D / Televisión feat. Enrique Bunbury - Single (Warner)
  • 2017 - En la Selva - EP(Warner)
  • 2019 - Vamos a volvernos locos.
  • 2022 - ERA - (Warner Music)

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Ibilbide luzeko musikariak» Berria 2014-10-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  2. León Benavente - Biografía. .
  3. (Gaztelaniaz) Disturbios, Don. (2016-03-08). «León Benavente, entrevista» MondoSonoro (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  4. «Vals VI: Oso indartsua da» Berria 2014-09-06 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  5. Fuente, Ulises. (19 de diciembre de 2013). León Benavente, canción del páramo. .
  6. (Gaztelaniaz) zaratamondosonoro. (2021-05-21). «Rafael Berrio. In Memoriam (2021) - Crónica en MondoSonoro» MondoSonoro (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  7. (Gaztelaniaz) joan. (2021-07-03). «León Benavente rinden homenaje a Rafael Berrio con "Niño futuro"» MondoSonoro (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  8. «León Benavente - Biografía, componentes y enlaces relacionados» www.musicoscopio.com.
  9. López Palacios, Íñigo. (13 de junio de 2013). Estrenamos el primer vídeo de León Benavente. .
  10. León Benavente - Todos contra todos (EP de vinilo de 10 pulgadas, 2013). .
  11. León Benavente, Crítica del disco 2. .
  12. EL PAÍS estrena el nuevo videoclip de León Benavente. 4 de febrero de 2016.
  13. (Gaztelaniaz) Disturbios, Don. (2016-03-08). «León Benavente, entrevista» MondoSonoro (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
  14. Monroy, Grecia. «La inevitable coincidencia: León Benavente y Enrique Bunbury» Acordes Modernos.
  15. «Entradas Festival Interestelar 2017. Comprar Entradas.» Jacks On Live.
  16. «León Benavente» www.sonidosliquidos.com.
  17. El grupo León Benavente, premio 'Ojo Crítico' de RNE de Música Moderna. 21 de noviembre de 2014.
  18. «León Benavente, Premio Global de la Música Aragonesa (2018)» premiosdelamusicaragonesa.com.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu