Ireki menu nagusia

Leopold Perutz (Praga, Austria-Hungariako Inperioa, 1882ko azaroaren 2a - Bad Ischl, Austria, 1957ko abuztuaren 25a) austro-txekiar eleberrigile eta matematikaria izan zen, jatorri judukoa, alemanez idatzi zuena.

Leo Perutz
Leo Perutz (1882-1957).jpg
Bizitza
Jaiotza Praga1882ko azaroaren 2a
Herrialdea  Austria
 Israel
Heriotza Bad Ischl Itzuli1957ko abuztuaren 25a (74 urte)
Hobiratze lekua Bad Ischl Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, eleberrigilea, idazlea eta antzerkigilea
Lan nabarmenak Q1195762 Itzuli
Genero artistikoa beldurrezko literatura
Errealismo magikoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
IMDb nm0675763

BizitzaAldatu

Leo Perutz 1882an jaio zen, Pragan, familia judu batean. 1901ean familia Vienara aldatu zen. Ikasle ona ez bazen ere, Leo matematika ikasketak egiten hasi zen familiaren babesean, eta hala aritu zen, 25-33 urte zitueneko tartean: aseguru etxe bateko lanaren eta Vienako kafetegietako inguru bohemioaren artean. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, ekialdeko frontean, eta, tiro bat jasota, larri gaixotu zen septizemiaz. Urtebete igaro zuen sendatzen eta, horrekin batera, literatura sena sendotzen. 1918tik 1928ra bitartekoa garrantzizko aldia izan zen harentzat, zenbait bestseller idatzi baitzituen.[1]

1928an, Perutzen emazte Ida zendu zen; idazle gisa etorkizunik ez zuela pentsatzen hasi zen; eta antisemitismoak indarra hartu zuen, lehenik Alemanian eta, handik gutxira, Austrian. Juduen lantegiak itxi eta beren liburuak debekatu zituen nazismoak. Hala, Perutzen familia osoak Palestinara emigratu zuen 1934an. Ongietorria egin zioten, baita Pen Clubeko kide izendatu ere, baina hark Europaren herriminez segitzen zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan, Vienara itzultzen saiatu zen, baina 1950era arte ez zioten baimendu. Lortu zuenean, beste hiri batekin egin zuen topo: bazuen lehengo ospearen arrastoren bat, baina ez zen lehengo Viena. 1953an argitaratu zen haren maisulana: Gauez harrizko zubiaren azpian (“Nachts unter der steinernen Brücke”). 1957an hil zen Bad Ischlgo balnearioan, Salzburgotik gertu, birikako edemaren ondorioz.[1]

LanakAldatu

EleberriakAldatu

  • Die dritte Kugel, 1915
  • Das Mangobaumwunder. Eine unglaubwürdige Geschichte, 1916
  • Zwischen neun und neun, 1917 (Bederatzietatik Bederatzietara, 2003, Elkar, Alberdania, Anton Garikanoren itzulpena)
  • Das Gasthaus zur Kartätsche. Eine Geschichte aus dem Alten Österreich, 1920
  • Des Marques de Bolibar, 1920
  • Die Geburt des Antichrist, 1921
  • Der Meister des Jüngsten Tagen, 1923
  • Turlupin, 1924
  • Der Kosak und der Nachtigall, 1928
  • Wohin rollst du, Äpfelchen..., 1928
  • St. Petri Schnee, 1933
  • Der schwedische Reiter, 1936
  • Nachts unter der steinernen Brücke, 1953 (Gauez harrizko zubiaren azpian, 2019, Elkar, Jesus Mari Olaizolak eta Joxe Mari Berasategik euskaratua)
  • Der Judas des Leonardo, 1959

AntzerkiaAldatu

  • Die Reise nach Preßburg, 1930
  • Morgen ist Feiertag, 1935
  • Warum glaubst Du mir nicht?, 1936

ErreferentziakAldatu

  1. a b Ugarte Irizar, Itziar Praga zaharraz errauts artetik Berria egunkaria, 2019ko urriak 6, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-6.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leo Perutz