Gauez harrizko zubiaren azpian
Gauez harrizko zubiaren azpian. Praga zaharraren eleberri bat (alemanez: Nachts unter der steinernen Brücke. Ein Roman aus dem alten Prages) Leo Perutz idazlearen eleberria, 1958an plazaratuta. Jatorrizko liburua alemanez idatzita dago. Leo Perutz (1882-1957) idazle txekiar-austriarra zen. Liburu horretan agertzen dira kaleko musikariak, diru-mailegatzaileak, alkimistak, errabinoak, gortesauak, bufoiak, enperadoreak, zaldunak, maitaleak… gizarte ñabar, koloretsu eta askotarikoa.[1]
Gauez harrizko zubiaren azpian | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Leo Perutz |
Argitaratze-data | 1953 |
Generoa | historical fiction (en) |
Jatorrizko izenburua | Nachts unter der steinernen Brücke, Nattetid under stenbron, De noche, bajo el puente de piedra, Yogoto ni ishi no hashi no shita de, Noću ispod kamenog mosta, Noću pod kamenim mostom, Naktis zem akmens tilta, Bal-layla mit-tahat le-gešer ha-even, Noca pod kamiennym mostem, La nuit sous le pont de pierre, Noc pod Kamenným mostem eta By night under the stone bridge |
Herrialdea | Austria |
Euskaraz | |
Izenburua | Gauez harrizko zubiaren azpian |
Itzultzailea | Jose Mari Olaizola "Txiliku" eta Joxe Mari Berasategi |
Argitaratze-data | 2019 |
Orrialdeak | 311 |
ISBN | 978-84-9027-946-5 |
Ezaugarriak
aldatuNahiko eleberri atipikoa da hau. Berez,, hamalau narrazio dira, itxuraz haien arteko loturarik gabe baina, hala ere, haien artean oso lotuta.[2] Kronologikoki ere narrazioek ez dute denboraren ordena errespetatzen. Amaieran epilogoak multzo osoa lotzen du.
Leo Perutz Pragan jaio zen eta bertan kokatzen diren istoriak. Kronologikoki XVI. mendetik XVII. mende hasiera arte doaz, Rodolfo II.aren garaian eta ondorengo urteetan, Hogeita Hamar Urteko Gerra hasi arte. Eleberriaren gai nagusia enperadoreak Pragako judu aberats baten emaztearekin izan zuen maitasun harremana da; senarra gorteko hartzedun nagusia zen, bestetik. Liburuaren eszenatoki nagusiak Pragako auzo judu zaharra eta enperadorearen gortea dira.
Rodolfo II.a liburuaren pertsonaia nagusia da. Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren enperadorea oso xelebrea zen: arte-bildumagilea eta alkimisten babeslea, haren bitxikeriak ordaintzeko zergaz gainezka egoten zen beti. Liburuan ere beste pertsona ospetsu eta historikoak agertzen dira: Johannes Kepler astronomoa edo Wallenstein, Hogeita Hamar Urteko Gerran buru garrantzitsuenetariko bat izango zena.
Fantasiak ere protagonismo handia du: mamuak, Kabalarekin lotutako elementuak, e.a. Elementu hauek eleberriaren garatzean garrantzi handia dute.
Fabulaziorako gaitasun paregabea erakusten dute narraziook, maisuki uztartzen dituztenak kondaira eta historia, umorea eta abentura, fantasia eta garaiko ohituren deskribapena. Duela lau mendeko Praga liluragarri bat agerrarazten digu egileak, giza arimaren ezagutza sakonez eta, aldi berean, XX. mendean betiko galdu zen Erdi Europako kultura juduaren nostalgiaz.[2]
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Euskarazko itzulpenaren aurkezpena.
- Aurkezpena Gara egunkarian, 2019/10/03.
- Joannes Jauregiren komentarioa Berrian, 2020/02/23.