Legaireko basoa Araban, Entzia mendilerroan dago, Opakuako mendatetik gertu, ekialdera, altuera berean gutxi gorabehera. Pagoz osatuta dago, gehienbat, baina elorria eta gorostia ere badira.

Legaireko basoa
Motabaso
Geografia
Map
Koordenatuak42°50′20″N 2°16′39″W / 42.8389°N 2.2776°W / 42.8389; -2.2776
PartzuergoEntzia-Iturrietako Partzuergoa

Historia aldatu

Historiaurreko ehun bat megalito aurkitu dira Surbe (1137 m.), Atau (1183 m.) eta Mirutegi (1.167 m.) mendietako ekialdeko magalean dagoen Legaireko zelaian, Andoin eta Opakuaren parean, mendi-goian. Euskal Herriko megalito-kontzentrazio handienetako bat dago hor. Erdi Neolitotik aurrera eginak dira, duela 5.500 bat urte, nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen ziren gizarteek eraikiak.

Erdi Arotik hona Entziako Partzuergoak kudeatzen du basoa. Mendiko artzaintza eta baso-ustiaketa izan dira tradizioz jarduera ekonomiko nagusiak.

2018ko uztailaren 4an 180 kilometro orduko haize ufadak eragin zituen tornado batek 72 hektarea pagadi suntsitu zituen.[1][2][3]

2018ko azaroan hiru erakundek elkarlanean megalitoetako batzuk berriro zutundu eta kartelekin dokumentatu zituzten: Entzia eta Iturrietako Partzuergo Orokorra, Arabako Foru Aldundia eta Gondra Barandiaran Fundazioa.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Larretxea Agirre, Ainhoa. (2018ko uztailaren 6a). «Milaka pago bota ditu tornado batek Arabako Entzia mendilerroan» Berria (Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 7a).
  2. Maruri Bilbao, Ibai. (2018ko uztailaren 7a). «Tornado batek pagadi bat txikitu du Araban» Berria (Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 7a).
  3. «Tornado batek Legaireko basoa txikitu du» Alea 2018ko uztailaren 6a (Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 7a).
  4. (Gaztelaniaz) Fundación Gondra Barandiarán. Parque Megalítico de Legaire. (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Argi(g)uneak basoan, tornadoaren ostean. Naiz 2021-02-26