Leandro Maria Alves (Ermera, 1974ko maiatzaren 10a) timortar elizgizona da. 2023an Baucauko apezpiku bihurtu zen.

Leandro Maria Alves

elizbarrutiko apezpiku

2023ko apirilaren 26a -
Basilio do Nascimento (en) Itzuli
Elizbarrutia: Baucauko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaErmera Municipality (en) Itzuli1974ko maiatzaren 10a (49 urte)
Herrialdea Ekialdeko Timor
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Bizitza aldatu

Ermeran jaio zen, Timor Portugesan (gaur egun Ekialdeko Timor). San Jose eskolan ikasi zuen. 1993-1994 urteetan, Alvesek urtebete eman zuen propedeutika ikastaro batean, eta 1994tik 1995era Dareko Santa Maria erromes aterpetxean prestaketa espirituala egin zuen[1][2].

1995etik 1998ra, Widya Mandira Unibertsitate Katolikoko Filosofia eta Teologia Fakultatean ikasi zuen Kupangen (Indonesia). 1999 eta 2001 artean, urte pastorala egin zuen Diliko Balide auzoan. 2001etik 2004ra, teologia ikasi zuen Évorako Teologia Institutuan (Portugal)[1][2].

2004tik 2005era, Turiscaiko parrokian zerbitzatu zuen[2]. 2005ean diakono egin zen, eta 2006ko abenduaren 8an apaiztu zen[1][2].

2006tik 2007ra, Diliko katedraleko parrokoorde izan zen, eta 2008 eta 2011 artean apaizgaitegiko irakasle[1][2].

Geroago, 2014 eta 2017 artean, teologia dogmatikoan lizentziatu zen Erromako Eliz Unibertsitatean[1][2].

2017an berriz ere Diliko katedraleko parrokoorde izendatu zuten, eta gero, 2020an, katedraleko administratzaile. 2023an katedraleko parroko bihurtu zen[1][2].

2023ko apirilaren 26an, Frantzisko aita santuak jakinarazi zuen Alves Baucauko apezpiku izendatu zuela[1][3][4]. Kargu hori bete gabe zegoen aurreko apezpikua, Basílio do Nascimento, 2021eko urrian hil zenetik[5][6]. 2023ko uztailaren 21ean apezpiku ordenatu zuten[7]. Pertransiit benefaciendo leloa hautatu zuen[8].

Ondorengotza apostolikoa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g (Ingelesez) «Appointment of bishop of Baucau, East Timor» The Holy See 2023-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  2. a b c d e f g (Tetumez) «Biografia Pe. Leandro Maria Alves, Bispu foun dioseze Baucau» Tatoli 2023-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  3. (Tetumez) «Pe. Leandro Maria Alves nomeadu sai Bispu foun Dioseze Baucau» Tatoli 2023-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  4. (Ingelesez) «Asia/Timor - Appointment of Bishop of Baucau» Agenzia Fides 2023-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  5. (Tetumez) Pereira Cárceres, Rogério. «Padre Leandro Maria Alves, Bispu Foun Dioseze Baucau» Hatutan 2023-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  6. (Portugesez) «Vaticano nomeia Leandro Maria Alves como novo bispo da diocese de Baucau» Lusa 2023-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  7. (Ingelesez) «9th Government congratulates Bishop Leandro Maria Alves on his elevation to Bishop of the Diocese of Baucau» Government of Timor-Leste 2023-06-20 (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  8. (Ingelesez) «Diocese of Baucau» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  9. (Ingelesez) «Bishop Leandro Maria Alves» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak aldatu