Louis Le Vau
Louis Le Vau (Paris, 1612 – ib., 1670eko urriaren 11) frantses arkitektoa izan zen. XVII. mendeko Frantziako arkitekto ospetsuena izan zen. Frantziako Luis XIV.aren eraikuntzen zuzendaria izan zen. Beste lan askoren artean Versaillesko jauregiaren diseinua eta Louvreko berrikuntza lanak egin zituen, eta Vaux-le-Vicomte jauregia eraiki zuen.
Louis Le Vau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1613 |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1670eko urriaren 11 (56/57 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta artista |
Lan nabarmenak |
Sortu zuen estiloa eraikuntzengatik eta apainketengatik nabarmendu zen. Versalles gaztelua egin aurretik Pariseko hainbat luxuzko etxe egin zituen, adibidez, Hôtel Lambert baina bere lehen eraikuntza handia Vaux-le-Victomte jauregia izan zen. Geroago, Louvreko diseinuan parte hartu egin zuen eta Salpêtrièrko ospitalea egin zuen.
Louis le Vau eraikina diseinatu eta artisau talde bat zuzentzen zuen. 1640an Louisek Lambert Hôteleko lana hasi zen egiten, Ǐle-Saint-Louisen eta Lebrunekin kolaboratu egin zuen. 1657an Nicolás Fouquet Louis le Vau aukeratu egin zuen Vaux-le-Vicomte jauregia egiteko.
Vaux-le-Vicomte jauregiak, atondo angelu zuzen eta egongela obalatua ditu, atondoak bi eskaileren bidez komunikatzen dira Errealen apartamentuak eta Fouquetenak, bitartean egongelak, bi gelen arteko lotura gisa jarduten du. Lorategi oso handia du.
1664an Louis le Vau, Luis XIVren enkargua jaso zuen Versaslleko jauregia erakitzen hasteko. Le Vauren proiektua bi hegaleko bloke handi bat zen, cour d'honneur sakon bat osatuz. Erdiko blokearen alboetan beste bi bloke daude eta haien artean terraza bat zegoen. Oinplano noblea pilastra eta zutabe jonikoekin artikulatzen zen, taulamendu handi bati eta garaiera txikiagoko teilatupe bati eusten zieten, guztia "italiar erara" jarritako teilatupe batez koroatua, tradizio frantsesetik bereizten duen ezaugarria. Bere proiekturako, Louis Le Vau, François d 'Orbayren laguntza izan zuen, honek, luzetarako hegalak inguratzen zituzten bi eraikin paralelo eraiki zituen, barneko bi patio sortuz. Horrela, cour d'honneurrek zabalera galtzen du, baina, blokeak erdiko gorputzerantz aurreratzean, luzetarako ibilbidea handitzen duen perspektiba bat sortzen da lorategien bila.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Le Vau |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |