Le Guilliguy (bretainieraz Ar Gilligwi) Finistèreko Portsalleko Ploudalmézeau herriko izen bereko bortu baten gainean dagoen multzo megalitikoa da. Inguru horretan gizakiaren presentzia 8.000 urtetan baieztatu da. Arte ikuspuntututik duen balioarekin batera bertatik ikusten den panoramikari esker oso inguru turistikoa da. 1992tik monumentu historikoaren izendapena du.[1]

Le Guilliguy
Ar Gilligwi
 Monumentu historikoa
Trikuharria eta gurutzea.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceQ88521114
Eskualdea Bretainia
Departamendua Finistère
Frantziako udalerriPloudalmézeau
Koordenatuak48°33′15″N 4°42′11″W / 48.5543°N 4.70318°W / 48.5543; -4.70318
Map
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00090207

Etimologia aldatu

Guilliguy toponimoak euskaraz "Baso txikiaren baseliza" esan nahi du. Antzinako bretainieraz "killi" = "baso txiki"; "guic" edo "gui"= baseliza).

Le Guilliguy elementuak aldatu

Inguru honetan hiru elementu bereizi behar ditugu:

Trikuharria aldatu

Monumentu neolitiko hau orai 5.000 urtekoa da. Eraikuntzaren helburua dirudienez ehorzketa kolektiboak egitea zen. Lau metroko luzera duen korridore bat da du sarrera moduan; honi Brontze Aroko ganga bat ezarri zitzaion ta horrek modu batez korridorea partzialki hondatu zuen. Hilobi-gela, bestetik, 6,6 metro ditu. Multzoa bertikalki itsatsitako haritzez inguraturik dagoen muino batean dago. <ref> P-R Giot, "Britainia megalitoak", West-France aldizkariak </ ref>.

1991 eta 1992an Michel Le Goffic-en arkeologoaren zuzendaritzapean indusketa-lanak egin ziren. Ondorioz, aurkikuntza garrantzitsuak egin ziren, besteak beste, orain 8.000 urtetako harriak prestatzeko tailer bat, edota Neolitoaren harri prestatuak. 1921an Frantziako Monumentur Historikoaren izendapena jaso zuen.

Menhirra aldatu

1,20 metro garaiera du (lurretik kanpo). Trikuharritik 50 metrotan dago. Datazioa orain 5.000 urtekoa du. Metro gutxi batzuetara beste menhir, hau eroria, ikus daiteke ere.

 
Menhirra.

Gurutzea aldatu

Guilliguy gurutzea monumentu-gurutzea da, 1715ean eraikia. Hasiera batean hau ez zen bere kokalekua, Saint-Usven kapera ondorengo hilerria baizik. 1895an lekuz aldatu zen. Gurutzearen oinarria oktogonala da, granitoz zizelkatua dago eta lau metro baino gehiago ditu.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu