Le Bleu du caftan 2022ko Maryam Touzani marokoar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.

Le Bleu du caftan
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaLe Bleu du caftan
Jatorrizko hizkuntzaarabiera
frantsesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia, Maroko, Belgika eta Danimarka
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, film erromantikoa eta film komikoa
Iraupena122 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Maryam Touzani
Gidoigilea(k)Maryam Touzani
Nabil Ayouch (en) Itzuli

[[Kategoria:Nabil Ayouch (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Lubna Azabal
Saleh Bakri (en) Itzuli
Ayoub Missioui (en) Itzuli

[[Kategoria:Saleh Bakri (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ayoub Missioui (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Argumentu nagusiaCaftan of fes (en) Itzuli
Historia
Nominazioak

strandreleasing.com…
IMDB: tt17679584 Filmaffinity: 999656 Allocine: 297895 Rottentomatoes: m/the_blue_caftan Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Halim eta Mina senar-emazteek kaftan denda bat dute Marokoko Sale hirian. Halimek josi egiten du, eta Minak bezeroekin du harremana. Halim maleem bat da, joskintza aditu bat, eta jantziak era tradizionalean egiten jarraitzen du, eskuz eta bere denbora hartuz. Jantzi bakoitza bakarra da, baita gorputz bakoitza ere, eta Halimek ideia hori buruan duela egiten du lan. Hitz gutxiko gizona da, eta orduak dendaostean igarotzen ditu, josten. Minak, berriz, bezeroen haserrea eta pazientziarik eza kudeatu behar ditu; geroz eta aurreratuagoa dagoen industria batean, jendeak ez du astirik Halimen lan preziatuak baloratzeko, eta mehatxu egiten diete makinaz lan egiten duten beste jostun batzuengana joko dutela. Halimen lan erritmo motelez gain, Mina gaixo dago, eta geroz eta denbora gutxiago eskaini diezaioke dendari. Horiek horrela, Youssef gaztea kontratatu dute, ofizioa ikas dezan. Baina, laster, bi gizonen arteko harremanak bikotearen dinamika aldatuko du, ezkutuan gordetzen saiatutakoak azaleratuz.[1]

Aktoreak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Maitatzeko era askotarikoak» Berria 2023-03-04 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.