Lauriñaga

Euskal Herriko mendia

Lauriñaga Nafarroako erdialdeko Pirinioetan dagoen mendi bat da. Ematen zaion beste izen bat, Auñamendi da, baina, izen hau dela eta, ez da Euskal Herriko mendirik garaientzat hartzen denarekin nahastu behar. Pirinioen barnean, Lauriñaga mendia, izen bereko mendilerroan dago, Lauriñaga mendilerroa osatzen duten hiru mendietatik garaiena delarik, 1278 metroko garaierarekin. Nafarroa eta Behe Nafarroa arteko mugan dago.

Lauriñaga
Datu orokorrak
Garaiera1.278 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°03′15″N 1°20′34″W / 43.0540811°N 1.342739°W / 43.0540811; -1.342739
MendikateaLauriñaga mendilerroa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Probintzia Nafarroa Beherea
Mendizaletasuna
Ohiko bideaIbañeta/Luzaide
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Irispideak aldatu

1057 metrora dagoen Ibañetako mendatetik, Lauriñaga mendiranzko biderik errazena abiatzen da. Eskumatik, 1262 metroko garaiera duen Girizu mendia ertzatzen duen errepidetxoa hartu behar da, 1090 metrora dagoen Gararbide lepora iristeko, oso aipatua Luzaideko Usategiak bezala. Mendebalderantz igoz, 1220 metroko garaiera duen tontor bat uzten da eskumatara eta 1166 metroko garaieran dagoen Lindus lepora iristen da, hiru herriren arteko muga dagoen tokia: Luzaide, Aldude eta Auritz. Eskumatik, 1135 metroko garaieran dagoen Mizpiratxar lepora iristen da. Orain, nahikoa da gailurra iparralderantz jarraitzea 1225 metrora dagoen Atxistoiko tontorra, 1210 metrora dagoen Txapelarriko lepoa, 1225 metrora dagoen Txapelarriko tontorra eta Beraiko lepoa edo Berhainetik, 1202 metrora, Lauriñagako tontor harritsuraino. Ibilbide hau da bietatik laburrena, ordu 1 eta erdiko iraupenarekin.

Luzaidetik, 370 metroko garaieran, 662 metrora dagoen Gandiola auzora doan bidea hartu behar da. Azkeneko etxetik, mendebalderantz igo behar da, larreen artean, gorago, Luzaidetik datorren bide zabal batekin lotzeko. Bidea ezkerretik jarraitu behar da, 1090 metrora, jaisten hasten den arte, 1130 metroko garaieran dagoen lepo batera daroan bide bat hartuz, Lauriñagako ekialdeko gailurrean. Hau, hegomendebalderantz igo behar da, tontorrera iritsi arte. Posible izango litzateke, baita ere Elusandiko lepoa edo Tubarro izeneko lepo zabalera igotzea, hemendik, tontorrera, mendiaren iparraldeko aurpegitik igotzeko. Ibilbide hau, aurrekoa baino luzeagoa da, 2 ordu eta erdiko iraupenarekin.

Lauriñaga inguruan aurkitzen diren Pirinioko mugak aldatu

  • 156. Mizpiratxar lepoan, baita Granadako lepoan ere
  • 157. Atxistoiko gaina inguruan, 1206 metrora. Gertu eta goraxeago, Atxistoi mendia dago, 1229 metroko garaieran
  • 158. Atxistoi mendian, 1229 metroko garaieran
  • 159. Txapelarriko Kaskoa mendian, 1225 metroko garaieran
  • 160. Beraiko lepoan, 1200 metroko garaieran
  • 161. Lauriñaga mendiaren tontorrean bertan, 1278 metroko garaieran
  • 162. Turrauko lepoan, 1149 metroko garaieran
  • 163. Bilurrutzeko kaskoan, 1163 metroko garaieran
  • 164. Elusandiko kaskoan, 1182 metroko garaieran
  • 165. Elusandiko lepoan, 1173 metroko garaieran
  • 166. Izoztegiko Kaskoa izeneko mendian, 1222 metroko garaieran
  • 167. Bordako lepoa izeneko lepoan, 1195 metroko garaieran
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak aldatu