Lau ibaietako iturria

Lau ibaietako iturria[1] (italieraz: Fontana dei Quattro Fiumi) izeneko eskultura, Erromako Navona Enparantzan dago, eta Gian Lorenzo Bernini eskulturagile eta margolariak pentsatu eta zizelkatu zuen 1651n, garai horretan, aita santua Inozentzio X.a zelarik, barroko garaian, artista bikainaren garairik oparoenean.

Lau ibaietako iturria
Obelisco Fontana dei Fiumi Piazza Navona Roma.jpg
Jatorria
Sortzailea Gian Lorenzo Bernini
Sorrera-urtea 1640(e)ko hamarkada
Mugimendua Barrokoa
Ezaugarriak
Materiala(k) Carrarako haitzurdina
Kokapena
Lekua Navona enparantza
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
HiriaErroma
Koordenatuak 41° 53′ 56″ N, 12° 28′ 23″ E / 41.89895°N,12.47307°E / 41.89895; 12.47307Koordenatuak: 41° 53′ 56″ N, 12° 28′ 23″ E / 41.89895°N,12.47307°E / 41.89895; 12.47307

DeskribapenaAldatu

Iturria, igerileku eliptiko batek eratzen duen oinarri batez osatuta dago, erdian, haitzurdinezko morrosko batekin koroatua, honen gainean, erromatar garaiko obelisko bat altxatzen delarik, Domizianoren obeliskoa.

Iturria osatzen duten estatuak, benetakoak baino handiagoak dira, eta Lurreko lau ibai nagusien alegoriak dira (Nilo, Ganges, Danubio eta Rio de la Plata), horietako bakoitza, garai hartan ezagutzen zen kontinente bakoitzeko. Iturrian, ibai hauetako bakoitza, haitzurdinezko erraldoi batek ordezkatzen zuen.

Uretatik irten eta harri artean aurkitzen diren zuhaitz eta landareak ere, benetan baino eskala handiagoan daude. Animaliak eta landareak, natura on eta erabilgarri batetik sortuak, espezie handi eta indartsuei dagozkie (lehoia, zaldia, krokodiloa, sugea, herensugea kasu). Ikusleak, iturriaren inguruan biraka, lehen, ezkutatuta edo masa harritsuak estalita zeuden forma berriak ikusten ditu. Lan honekin, Berninik, miresmena piztu nahi du begiratzen duen pertsonagan, mugitzen ari den unibertso txiki bat sortuz, errealitate naturaleko espazioaren imitazio bezala.

Bernini eta BorrominiAldatu

 
Berniniren eskulturak eskua altxatua du, ikusi nahi ez balu bezala Borrominiren lana.

Iturriaren alde batean, Sant'Agnese in Agone eliza dago, zeina Berniniren etsai artistiko eta profesional sutsuak egin zuen, Borrominik. Iturriko eskultura batek eskua altxatzen du elizara begira, ikusi nahiko ez balu bezala. Eean ohi da Berninik nahita egin zuela keinu hori estatuaren bidez, eliza itsusi hura ikusi nahi ez balu bezala. Leienda urbanoa da, ordea, lehenago amaitu baitziren plazako iturri eta eskulturak eliza baino[1].

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak