Sant'Agnese in Agone

Sant'Agnese in Agone Erromako eliza bat da, Navona enparantzan kokaturik dagoena, Parione rionean.

Sant'Agnese in Agone
Roma s Agnese in Agone 2011-08-07.jpg
Sant Agnese in Agone Rome main vault.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarra[[d:Special:EntityPage/Q18288160|{{{2}}}
Italiako udalerri[[d:Special:EntityPage/Q3940419|{{{2}}}
HiriaErroma
Koordenatuak 41° 53′ 56″ N, 12° 28′ 21″ E / 41.8989°N,12.4725°E / 41.8989; 12.4725Koordenatuak: 41° 53′ 56″ N, 12° 28′ 21″ E / 41.8989°N,12.4725°E / 41.8989; 12.4725
Historia eta erabilera
Irekiera1652
Izenaren jatorria Aines (martiria)
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Elizbarrutia Erromako elizbarrutia
Izena Aines (martiria)
Arkitektura
Arkitektoa Carlo Rainaldi
Francesco Borromini
Estiloa Arkitektura barrokoa
Webgune ofiziala

IzenaAldatu

In agone izenak "hilzorian" esan nahi du. Navona enparantzaren jatorrizko izena piazza in agone zen, izan ere enparantza erromatarren Stadium itxuran eraiki baitzen. Erabilerak in agone izena navona izenera aldatu zuen. Aines izenaren italierazko forma da Agnese, Santa Aines edo Santa Ines martiriari dedikatua baitago, eta bertan baitaude santuaren erlikiak.

HistoriaAldatu

Inozentzio X.a Aita Santuak, jaiotzez Giovanni Battista Pamphili, bere familiaren jauregiaren ondoan kapera bat egiteko agindua eman zuen, horrela familiakoak etxetik atera gabe joan zitezkeen mezatara. Inozentzio X.a Navona enparantza bere familiari loturiko espazioa sortu nahian ari zen garai hartan. Girolamo Rainaldi arkitektoak 1652an gurutze greziarreko oinarria zuen eraikia diseinatu zuen, hasieran Via Santa Maria dell’Anima kalera begira, plazatik kanpo.

1652an bertan eraikuntza lanak hasi ziren arren hasierako diseinuak aldaketa ugari izan zituen. Francesco Borromini arkitekto ezagunak Rainaldirekin batera aldaketak adostu eta proiektua birdiseinatu zuen. 1655ean Inozentzio X.a hil zen eta ardura bere iloba Camillo Pamphilik hartu behar zuen arren interes handirik ez zuen erakutsi eta Borrominik proiektua bertan behera utzi zuen 1657an.

1668an Camilloren alaba zen Olympia Pamphilik ardura hartu eta Rainaldi eta Ciro Ferrik bukatu zuten lana, Borrominiren diseinuan aldaketa nabarmenak egin zituzten ordea.

Elizaren aurrealdean Navona enparantza dago, eta atetik gertuen, bertako monumentuen artean, Lau Ibaien Iturria zeinean irudi batek bere eskua altxatua du Borrominiren eliza ikusi nahi ez balu bezala. Lau Ibaien Iturria Berniniren lana izanik eta bera eta Borromini etsai artistiko eta profesional sutsuak zirelarik, esan ohi da Berninik nahita egin zuela keinu hori estatuaren bidez. Leienda urbanoa da, ordea, lehenago amaitu baitziren plazako iturri eta eskulturak eliza baino[1].

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Bernini vs Borromini: a Baroque Rivalry | Rome Blog» Roma Experience 2016-11-25 . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.

Kanpo estekakAldatu