Lasha Talakhadze, georgieraz ლაშა ტალახაძე, (Sachkhere, 1993ko urriaren 2a) pisu-jasotzaile georgiarra da.

Lasha Talakhadze

(2016)
Bizitza
JaiotzaSachkhere (en) Itzuli1993ko urriaren 2a (30 urte)
Herrialdea Georgia
Jarduerak
Jarduerakpisu-jasotzailea
Pisua157 kilogramo
Altuera1,97 metro
Jasotako sariak

Instagram: talakhadzelasha_official Olympic.org: lasha-talakhadze Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

2015ean Houstonen munduko txapelketan hartu zuen parte eta bigarren egin zuen, baina txapelduna izan zenak dopingaren kontrako kontrolean positibo eman eta Talakhadze urrezko dominaz jabetu zen.[1] Bere aurreneko munduko txapela zuen. 2016an Rio Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen 105 kg-tako pisuan. Hurrengo munduko txapelketa guztietan urrezko domina eskuratu zuen, bai eta Tokioko Olinpiar Jokoetan ere. Hasierako txapelketak 105 kg-tik goragoko proban irabazi zituen. 2018an Nazioarteko Halterofilia Elkarteak kategoriak berrantolatu zituen eta hurrengo dominak 109 kg-tik goragokoetan lortu ditu.

Olinpiar Jokoak

aldatu

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2020an (Rio de Janeiro), urrezko domina eskuratu zuen halterofilian >105 kilo kategorian, bi jasoalditan 473 kilo jasoz, eta Munduko errekor (ME) totala ezarri zuen. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina eskuratu zuen halterofilian >109 kilo kategorian, bi jasoalditan 488 kilo jasoz, eta Munduko errekor (ME) totala ezarri zuen berriro; Ali Davoudi irandarraren (urrezko domina) eta Man Asaad siriarraren (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen.[2][3][4]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

aldatu
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Halterofilia >105 kilo, gizonezkoa.
473 kg ME totala[5]
2020 Tokio
  Japonia
  Halterofilia >109 kilo, gizonezkoa.
488 kg ME totala[6]

Nazioarteko gainerako palmaresa

aldatu
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Houston (  Estatu Batuak)   105+ kg
2017 Anaheim (  Estatu Batuak)   105+ kg
2018 Ashgabat (  Turkmenistan)   109+ kg
2019 Pattaya (  Thailandia)   109+ kg
Europako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Førde (  Norvegia)   105+ kg
2017 Split (Txantiloi:Herrialde info kroazia)   105+ kg
2018 Bukarest (  Errumania)   105+ kg
2019 Batumi (  Georgia)   109+ kg
2021 Mosku (  Errusia)   109+ kg

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Rogovitskiy, Dmitriy. (2016-05-17). «Russian weight lifter Lovchev banned for 4 years for doping» Reuters (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  2. «Lasha TALAKHADZE» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  3. «Lasha Talakhadze» olympedia.org (Ingelesez)
  4. «Lasha Talakhadze» olympics.com (Gaztelaniaz)
  5. Emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  6. Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

aldatu