Larunbeko brontzea[1] edo Guliako estatuatxoa[2]gaztelaniaz: bronce de Larumbe; frantsesez: statuette de Gulina, figurine de Gulina— XIX. mendean Larunben, Gulibarren, aurkitutako brontzezko idolo bat da.

Larunben aurkitutako brontzezko idoloa. Larunben aurkitutako brontzezko idoloa.
Larunben aurkitutako brontzezko idoloa.

Ikerketa

aldatu

Florencio Ansoleagak dohaintzan utzi zuen Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordearen museoan[3]. Émile Taillebois arkeologoak ikertu zuen 1888an, eta 1890ean argitaratu zuen, idolo txiki hau kultura iberiarrarekin lotuz[2]. Gero Iturralde Suitek ere eman zuen honen berri 1895eko apirilean[1][4].

Deskripzioa

aldatu

Brontze horizko idoloak 18 cm neurtzen du. Gizonezko baten ezaugarriak ditu, ezkerreko eskua ireki eta goratuta duela eta eskuineko eskuan aginte-makila izan zitekeenaren zantzuak ikusten dira. Tailleboisen arabera Baal jainko feniziarraren antza izan lezake.

 
Ugariteko Baal, Louvren.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) Iturralde y Suit, J. (1895). «El bronce-prehistórico de Larumbe» Boletín de la Comisión de Monumentos Históricos y Artísticos de Navarra 4: 77–80..
  2. a b (Frantsesez) Taillebois, E. (1890). «Deux objets d'art ibériens» Bulletin Monumental 56: 53-64..
  3. (Gaztelaniaz) Urroz, E. (1919). «Historia religiosa» Primer Congreso de Estudios Vascos: recopilación de los trabajos de dicha asamblea, celebrada en la Universidad de Oñate del 1 al 8 de septiembre de 1918, bajo el patrocinio de las Diputaciones Vascas. Congresos de Estudios Vascos (1). Eusko Ikaskuntza, Donostia-San Sebastián: 519–520..
  4. (Gaztelaniaz) Altadill, J. (1915). Geografia general del Pais Vasco-Navarro. , 660–661 or..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu