Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea

Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea (gaztelaniaz: Comisión de Monumentos Históricos y Artísticos de Navarra) zaharkinen kontserbazioaz eta babesaz arduratzen zen erakunde publikoa izan zen, egungo Vianako Printzea Erakundearen aurrekari zuzena zena.[1] 1844 eta 1936 artean funtzionatu zuen. Espainiako Monumentu Batzordeekin batera sortu zen, ordura arte elizaren eskuetan zegoen ondarearen zati handi bat zaindu behar zuen desamortizazio testuinguru batean. 1895ean Boletín de la Comisión de Monumentos Históricos y Artísticos de Navarra buletina argitaratzeari ekin zion. Egoitza ofiziala gaur egun Nafarroako Kontuen Ganberak erabiltzen duen eraikina izan zen.[2] 1910ean Nafarroako Museoaren sorreran parte hartu zuen.

Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea
Sello de la Comisión de Monumentos Históricos y Artísticos de Navarra 01.png
Datuak
Mota erakunde publikoa
Herrialdea Espainia
Jabea Q6017506 Itzuli
Historia
Sorrera 1844
Ondorengoak Vianako Printzea Erakundea
Desagerpena 1936

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Quintanilla Martínez, Emilio. (1995). Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra 27 (66): 581 ISSN 0590-1871.
  2. (Gaztelaniaz) Huici Goñi, María del Puy. (1990). «Las Comisiones de Monumentos Históricos y Artísticos con especial referencia a la Comisíón de Navarra» Príncipe de Viana 51 (189): 130.

Kanpo estekakAldatu