Larry Carlton

Larry Carlton (Torrance, 1948ko martxoaren 2a) Amerikako Estatu Batuetako gitarrajolea da, batez ere jazz estiloa jorratzen duena.

Larry Carlton
Larry Carlton Gibson ES-335.jpg
Bizitza
Izen osoaLarry Eugene Carlton
JaiotzaTorrance (Kalifornia)1948ko martxoaren 2a (73 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaTorrance (Kalifornia)
Familia
Ezkontidea(k)Michele Pillar (en) Itzuli  (1987 -
Hezkuntza
HeziketaNarbonne High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, musikagilea, musika-irakaslea, jazz musikaria, abeslaria, jazz guitarist (en) Itzuli eta disko-ekoizlea
Jasotako sariak
Nominazioak
KidetzaFourplay
Genero artistikoarock
bluesa
jazz fusion (en) Itzuli
post-bop (en) Itzuli
popa
smooth jazz (en) Itzuli
contemporary jazz (en) Itzuli
crossover jazz (en) Itzuli
jazz rock (en) Itzuli
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaWarner Bros. Records
Warner Records
Uni
MCA Records
GRP Records (en) Itzuli
Favored Nations (en) Itzuli
Star Licks Productions (en) Itzuli

larrycarlton.com
IMDB: nm0138205 Facebook: LarryCarlton335 Twitter: LarryCarlton MySpace: larrycarlton335 Spotify: 7aRi9OzdA2ciputfuguaPK Musicbrainz: f1f81989-dfa9-4bd3-805e-dcf3900c43e3 Songkick: 436534 Discogs: 258119 Allmusic: mn0000102399 Deezer: 15466 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Larry Carlton sei urteekin hasi zen gitarra jotzen, eta bere lehen emanaldi profesionala 1962an izan zen, 14 urte zituelarik. Joe Pass, Wes Montgomery eta Barney Kessel musikariak entzun ondoren hasi zen jazz estilora hurbiltzen. B.B. King musikariarena eragina ere izan zuen Larryk. 1968an Fifth Dimension musika bandarekin jo zuen, eta 1970. urtetik aurrera bere gitarra ikasketak borobildu zituen Kalifornian, non Vikki Carr, Andy Williams eta The Partridge Family pop musikariekin jo zuen.

1970ko hamarkadan eta 1870ko hamarkadaren lehengo urteetan Carltonek estudio-musikari bezala lan egin zuen Los Angelesen, urtero bostehun grabaketa inguru eginez, besteak beste Steely Dan, Joni Mitchell, Michael Jackson, Quincy Jones, The Four Tops, Christopher Cross, Barbara Streisand, the Partridge Family eta Charly Garcia musikariekin. Aldi berean 1971n Jazz Crusaders taldearekin jotzera gonbidatu zuten, geroago The Crusaders izena hartu zuena. Haiekin 1976. urtera arte egon zen. 1978. urtean bere bakarkako lehen lan garrantzitsua argitaratu zuen. Bere estudio-lanekin segitu zuen eta 1986an bere lehen album akustikoa grabatu zuen MCA Records disketxearentzat, Discovery, eta diska horretako kantu bategatik pop kantu baten emankizun instrumental onenaren Grammy saria jaso zuen, Michael McDonalden Minute by minute abestiarengatik hain zuzen. 1987an beste Grammy izendapen bat lortu zuen Last Nite zuzeneko albumarengatik, bere musikari karrerako bigarrena.

1989n, On Solid Ground albumaren grabaketan zehar, Carltonek lepoan tiro bat jaso eta bere ahots kordak kalteturik utzi zituen. Ospitalizazio epe luze baten ondoren bukatu zuen albumaren grabaketa, eta Helping Innocent People sortu zuen, indarkeria biktimei laguntzeko irabazi asmorik gabeko erakundea. Ondoren, Carltonek bere grabazio eta kontzertuekin segitu zuen, eta 1990eko hamarkadan GRP Records eta MCA-ntzako grabazio mordo egin zuen. 1998an smooth jazz Fourplay supertaldean sartu zen eta 4 albumaren kredituetan agertu zen.

Mende berriearen hasieran Carltonek beti bezain gogotsu jarraitzen du bere proiektu musikalak burutuz (Fingerprints, 2000; Deep into It, 2001; Sapphire Blue, 2004; Fire Wire, 2005; The Jazz King, 2008...), bainabaita zenbait musikariekin kolaborazioak ere eginez, Steve Lukather (Live in Osaka),2001), Robben Ford (Live in Tokyo,2007) edo Steely Dan (U.S.A. Summer Tour, 2009) esaterako.

Sesio-musikari asko bezala, Carltonen gitarrajole eta konposatzaile karreraren oinarria estudio grabaketetan parte hartzea izan da. The Crusadersekin jo ondoren beste hainbat musikari famatuekin lan egin zuen, Steely Dan, Joni Mitchell, Michael Jackson, Sammy Davis Jr., Herb Albert, Quincy Jones, Bobby Bland, Dolly Parton eta Linda Ronstadtekin, esaterako, eta 1970ko hamarkadan 500 albumetan kolaboratu zuen urtero, horietatik ehun urrezko disko izan zirenak. Hori gutxi balitz, 1981an Grammy bat lortu zuen Hill Street Blues kantuagatik.