Larisa[1] (grezieraz: Λάρισα, ˈlarisa ahoskatua), Tesalia eskualdeko hiriburu eta hiri handiena. Peneo ibaiaren ertzean dago, Greziaren ipar-ekialdean.

Larisa
Λάρισα
hiri handia
Pinios river and church of Agios Achilios.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
Erakunde publikoDecentralized Administration of Thessaly and Central Greece
EskualdeaThessaly Region
UdalerriaLarisa Municipality
AlkateaApostolos Kalogiannis (en) Itzuli
Izen ofizialaΛάρισα
Jatorrizko izenaΛάρισα
Posta kodea41x xx
Geografia
Koordenatuak39°38′19″N 22°24′47″E / 39.638493°N 22.413061°E / 39.638493; 22.41306139°38′19″N 22°24′47″E / 39.638493°N 22.413061°E / 39.638493; 22.413061
2011 Dimos Larisas.png
Azalera88.167 km²
Altuera70 m eta 77 m
MugakideakSofades Municipality (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria144.651 (2011)
Green Arrow Up.svg20.257 (2001)
Dentsitatea1.640,65 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia2410
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakSerres (Grezia), Bălți, Knoxville, Rybnik, Banská Bystrica eta Anapa (en) Itzuli
larissa-dimos.gr

Gaur egun, Greziako merkataritza eta industriagune nagusia da. Hirian bertan, 163.380 biztanle ziren 2011n. Garraiogunea ere bada, errepidez eta trenbidez lotuta dago Volosko portuarekin eta Tesalonika eta Atena hiriekin. Aireportua Nea Anchialosen dago, Larisatik hurbil.

MitologiaAldatu

Larisari buruzko istorio mitologikoak bertsio bat baino gehiago du. Larisa Tesaliako ninfa bat omen zen. Pausaniasen arabera, Pelasgoren alaba zen. Helanikoren arabera, aldiz, Poseidonen eta Larisaren semeetako bat Pelasgo zen. Estrabonek, berriz, Piaso printzearen alaba dela dio.

Nolanahi ere, K.a. 400-340 urteen bitartean Larisa hirian ekoitzi zituzten drakmetan irudikatu zuten Larisa, ile luze eta kizkurraz. Txanponaren beste aldean, zaldi bat ageri da, trostan. Akiles Larisan jaio omen zen; Hipokrates, medikuntzaren aita, berriz, hiri honetan hil omen zen.

KlimaAldatu

Klimari dagokionez, negua hotza eta hezea da; uda, berriz, beroa.

      Datu klimatikoak (Larisa)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9 11 14 19 25 30 32 31 28 21 14 10 20.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1 2 4 7 11 16 18 18 15 11 6 2 9.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 36 38 41 30 38 25 20 15 30 58 61 53 447
Iturria: Weatherbase [2]

BarrutiakAldatu

Larisa udalerria lau barrutitan eta bi azpiudalerriko komunitatetan banaturik dago eta baita Terpsithèa komunitatea du barnean.

1. barrutia (bizt. 26,035)

  1. Papastàvrou
  2. Saint Athanàsios
  3. Alkazàr
  4. Hippocrates-Pèra
  5. Potamòpolis
  6. Philippòpolis
  7. Livadàki
  8. Saint Thomas
  9. Saint Paraskevi-Mezourlo
  10. Neàpolis

2. barrutia (bizt. 41,816)

  1. Saint Achellios
  2. Saint Nikòlaos
  3. Ambelòkipoi
  4. Saints Sarànta
  5. Saint Konstantinos
  6. Stathmòs

3. barrutia (bizt. 30,121)

  1. Lachanòkipoi
  2. Nèa Smyrne-Kamynia
  3. Kalyvia-Saint Marina
  4. Saint Geòrgios
  5. Anatoli
  6. Koulouri
  7. Amphithèa

4. barrutia (bizt. 26,814)

  1. Charavgi-Toumba-OKE
  2. Pyrovolikà-Pharos
  3. Avèrof-Sèkfo
  4. Nèa Politia
  5. Epiròtika
  6. Anthoupolis
  7. Neràida
  8. Kàmpos

Terpsithèa (bizt. 1,290)

  1. Terpsithèa
  2. Argyssa

IkustekoakAldatu

Zenbait monumentu aipagarri ditu, besteak beste, Larisako akropolia, antzinako bi antzoki eta Hipokratesen monumentua.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu