Kaio

Karadriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Enbor liraina, hego luzeak eta moko zuzen edo kurbatua dituzte. Bere barnean kaioak, antxetak eta atun-txoriak biltzen dituen Laridae familia osatzen dute.
Laridae» orritik birbideratua)

Kaioak, antxetak, kalatxoriak, itsastxoriak edo itxasurtzoak itsaso aldean bizi diren hegaztiak dira. Sternidae familiaren txenadekin eta, urrunagoa, zangaluzeekin lotura dute. Gehienak Larus generokoak dira. Tamaina ezberdineko hegaztiak dira, txikiena antxeta txikia (120 gr eta 29 cm) eta handiena kaio beltza (1,75 kg eta 76 cm) izanik.

Kaio
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaCharadriiformes
Familia Laridae

Hego luze eta sendoak, oin palmatuak, hanka luzeak eta moko kurbatu samarra dute. Sabelalde eta buruko lumajea zuria da eta hegoak ilunagoak. Hondakin organikoak, intsektuak, zizareak eta muskuiluak jaten dituzte. Hegan egiten arinak dira; oinez ere ibiltzen dira, eta ondo egiten dute igeri. Itsasertzetan egoten dira gehienak, baina ibaietan eta aintziretan ere badira batzuk. Taldetan bizi dira, amildegietan edo lurrean egiten dituzten habia sendoetan.

Taxonomia

aldatu

Larus generoa

Leucophaeus generoa[1]

Chroicocephalus generoa[1]

Creagrus generoa

Pagophila generoa

'Rissa generoa

Rhodostethia generoa

Xema generoa

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaio  

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.